Advanced Search
Search Results
673 total results found
Etxe, lokal eta eraikinetako sarreretan aterkiak jartzeko jarri ohi den ontzi zilindriko luzea.
aterkiontzi
Foeniculum vulgare izen zientifikoa duen landare aromatiko jangarria, unbela gisako infloreszentzia duena.
mihilu
Ikuskizun musikal-dramatikoetarako gidoiak, libretoak alegia, idazten dituen pertsona.
libretista
Haizea emateko eskuko tresna, zotz batzuen artean bildutako oihala zabalduta hura astinduz maneiatzen dena.
abaniko
Zinema- edo bideo-kamerak maneiatzen dituen profesionala.
kamerari
Haur eta nerabeen nahasmendu psikikoak dignostikatu eta tratatzen dituen profesionala.
pedopsikiatra
Zamak ontzi, tren edo beste garraiobide batera igo edo handik jaitsi egiten dituen langilea.
zamaketari
Irabazia ateratzeko asmoarekin tratuan edo salerosketan ibiltzen den pertsona.
tratulari
Arroka sedimentarioen sorrera eta horien segida estratu edo geruzetan aztertzen dituen geologiaren adarra.
estratigrafia
Hippocampus generoko arrain txikia, zaldiaren antzeko burua duena.
hipokanpo
Botila, flasko eta antzeko ontzietako ahoan sarturik dagoen kortxozko tapoia kentzeko tresna.
kortxo-kentzeko
Abioi edo hegazkinak pilotatzen dituen pertsona.
abiadore
Klima izaki bizidunengan duen eragina aztertzen duen jakintza-arloa.
bioklimatologia
Azalera batean egindako hutsuneen gainetik idazgailu bat pasaraziz, hutsune horietako forma duten karaktere, ikur eta lerro bereziak marrazteko tresna.
normografo
Soluzio batean dauden substantziak eta mikroorganismoen kopuruak zehazteko erabiltzen den gailua, hara igorritako argi-sorta baten xurgapenean oinarrituta.
espektrofotometro
Zirkuitu elektroniko batean, pultsu elektrikoa eraldatzeko gailua.
transistore
Irudi mikroskopikoak hiru dimentsiotan erakusten dituen mikroskopioa.
estereomikroskopio
Ekologia, biologiaren adar gisa, ikertu eta horretan aditua den pertsona.
ekologo
Ekosistema bateko komunitate biologiko bateko espezie desberdinetako poulazioen arteko harremanak aztertzen dituen ekologiaren adarra.
sinekologia
Egunkari eta aldizkarietan iritzi eta gogoeta artikuku laburrak, gehienetan zutabe gisa maketatzen direnak, idazten dituen pertsona.
zutabegile