Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

2672 total results found

Artean, literaturan edo musikan, berrikuntza eta molde berriak proposatu, aldeztu eta garatu egiten dituen mugimendu edo eskola.

abangoardismo

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
vanguardismo
Esparrua
artea

Erleek eztia eta haien arrautzak gorde eta babesteko egiten duten argizarizko sarea.

abao

Gaztelaniaz
panal de abejas
Kategoria gramatikala
izen
Euskalkia
bizk
Sinonimoak
abaraska

Dirua eta ondasunak eskuratu, eduki eta gordetzeko gehiegizko irrika.

abarizia

Sinonimoak
zekenkeria
Sinonimoak
zikoizkeria
Kategoria gramatikala
izen

Desbideratze sozialean jausi den pertsona bat, adibidez preso bat, zuzendu eta gizartean berriz integratzeko prozesua garatu eta burutu.

birgaitu

Kategoria gramatikala
aditz
Gaztelaniaz
rehabilitar [presos, ...]
Aditz
da
Aditz
du

Elementu desberdin eta bereizgarrien zerrenda batetik osa daitezkeen multzoetako bakoitza, elementu kopuru jakin batekin eta ordena aintzat hartu gabe.

konbinazio arrunt

Gaztelaniaz
combinación simple
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
matematika

Elementu desberdin eta bereizgarrien zerrenda batetik osa daitezkeen multzoetako bakoitza, elementu kopuru jakin batekin, ordena aintzat hartu gabe eta elementuak errepikatu daitezkeela.

errepikatuzko konbinazio

Errepide, kale eta eraikinen diseinuko lerro nagusien ezarpena eta haiek eraikita sortzen den ibilbidea.

trazadura

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
trazado
Esparrua
arkitektura

Fantasia eta epika bateratzen dituen fikzio generoa, bereziki literaturan eta zineman lantzen dena.

fantasia epiko

Gaztelaniaz
fantasía épica
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
literatura

Publikoari otorduak eta jatekoak eskaintzen dizkion etxea eta negozioa.

jatetxe

Gaztelaniaz
restaurante
Kategoria gramatikala
izen

Musika grabatua, bereziki disko formatoan,  ekoitzi eta merkaturatzen duen negozio eta enpresa. 

diskoetxe

Gaztelaniaz
casa discográfica
Kategoria gramatikala
izen

Zaharkituta eta hondatuta izateagatik deuseztatu egiten diren gailu eta osagai elektronikoek osatzen duten hondakinen atala, bereziki ingurumenarentzat arriskutsutzat hartzen direnak.

zabor elektroniko

Kategoria gramatikala
izen
Ingelesez
electronic waste
Gaztelaniaz
basura electrónica

Bi pertsonek elkarrekiko harreman afektiboan eta bizikidetza aske, publiko eta egonkorrean oinarritzen den batasuna.

izatezko bikote

Gaztelaniaz
pareja de hecho
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
zuzenbidea

Elkarrekiko afektibitatean eta bizikidetza aske, publiko eta egonkorrean oinarritzen den bi pertsonen arteko harremana.

izatezko batasun

Gaztelaniaz
unión de hecho
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
zuzenbidea

Datu kuantitatiboen batezbestekoa kalkulatzeko formula eta horren emaitza, aurrez datu horiek karratura jaso egiten dituena, bereziki datu positiboen eta negatiboen konpentsazioa saihesteko.

batezbesteko koadratiko

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
media cuadrática
Esparrua
estatistika

Gauzak egin eta jarduteko adore eta gogo bizia.

gogoberotasun

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
entusiasmo

Datu kuantitatibo multzo baten mediana, lehen eta hirugarren kuartilak kaxa batez irudikatzen duen diagrama, kaxatik haratagoko datuen zabalera eta datu atipikoak ere irudikatzen dituena.

kaxa-diagrama

Gaztelaniaz
diagrama de caja
Ingelesez
box plot
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
estatistika

Esklusiboki mahaigaineko konputagailu eta konputagailu eramangarrietarako, telefono adimendunak eta tabletak baztertuz, garatutako programa informatikoa.

mahaigaineko aplikazio

Gaztelaniaz
aplicación de sobremesa
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
informatika

n datuen batezbestekoa haien biderketaren n-garren erroaz kalkulatzen den formula eta horren emaitza, bereziki magnitude-ordena anitzeko datuei eta hazkunde tasei aplikatzen zaiena.

batezbesteko geometriko

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
media geométrica
Esparrua
estatistika

Marrazkiak, hots, lerroak eta trazuak paperean edo beste azalera batean eginez sortutako irudiak, egiteko jarduera eta lanbidea.

marrazkigintza

Gaztelaniaz
dibujo
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
artea

Gehienbat langile xumeak eta horien familiak bizi diren auzoa, gehienetan zerbitzu eskasekin, etxe apal eta urbanismo zatarrekoak.

langile-auzo

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
barrio obrero