Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Eskola filosofiko, ekonomiko edo beste jakintza arlo bateko printzipio edo dogma batzuk kolokan jartzen dituen pertsona; erakunde bateko printzipio edo oinarriak hausten dituen pertsona.
heretiko
Lorearen pistiloaren goialdea, polena jasotzen duena.
estigma
Bidaiarien garraioan, prestazio apalagoak eskaintzen dituen tarifa merkea.
klase ekonomiko
Epikuro filosofoaren doktrinaren jarraitzailea.
epikurotar
Lurraren goi ipar latitudeetan zabaltzen den konifera-basoak harturiko bioma.
taiga
Hustutako lurraldeak berriz ere jendez betetzeko prozesua eta horren ondorioa.
birpopulaketa
Diskriminazioaren eta bazterketaren eraginez, pertsonak eta taldeak beste gizarte talde batzuetatik bereizi.
segregatu
Masa edo multzo batetik banandu den gauza edo entitatea.
segregatu
Erresuma musulman batean, kalifaren ministro edo goi-agintaria.
bisir
Hierarkia bateko goiko mailetako agintaria, agintaritza-eskumen handiak dituena.
goi-agintari
Ondasun, gutun edo agiri bat jaso dela ziurtatzen duen agiria.
jaso izanaren agiri
Ordenagailu baten gailu osagarria.
periferiko
Buruarin denaren, hots, zentzu eskasa duenaren, jokabide gaitzesgarria.
buruarinkeria
Turismo-helmuga batzuetara jendetza erakarriz garatzen den turismoa, turistentzako ostatu, azpiegitura eta ikuskizun ugari eskaintzen duena, gehienetan ingurumenaren eta bertakoen kalterako.
masa-turismo
Turistak jasotzeko prestaturik dituen tokia, horretarako ostatuak, ikuskizunak eta bestelako azpiegiturak eskaintzen dituena.
turismo-helmuga
Efektu fotoelektrikoa baliatuz argiaren erradiaziotik elektrizitatea sortzen duen energia-iturria, horretarako zelula eta panel fotovoltaikoak baliatuz.
energia fotovoltaiko
Eguzkiaren erradiaziotik lorturiko energia-iturri berriztagarria, erradiazio horrek sortzen duen beroa aprobetxatuz edota panel fotovoltaikoen bitartez elektrizitatea sortuz.
eguzki-energia
Diru-zorroa.
moltsa
Zerbait egia, segurua edo egokia den ez jakitearen egitatea.
duda
Pertsona edo erakunde baten izena, helbidea, telefonoa eta bestelako datuak erakusten dituen txartel txikia, norberaren burua aurkezteko ematen dena.
bisita-txartel