Advanced Search
Search Results
13298 total results found
Elementu desberdinen zerrenda batetik osatzen diren multzoetako bakoitza, elementu kopuru jakin batez osatuak, elementurik errepikatu gabe eta ordena aintzat harturik.
aldakuntza arrunt
Elementu desberdinen zerrenda bat ordenatzeko eretako bakoitza.
permutazio arrunt
Elementu desberdin eta bereizgarrien zerrenda batetik osa daitezkeen multzoetako bakoitza, elementu kopuru jakin batekin eta ordena aintzat hartu gabe.
konbinazio arrunt
Elementu multzo bat zirkulu baten inguruan ordenatzeko eretako bakoitzak, osaturiko zirkuluaren biraketak elementu horien ordena aldatzen ez duela aintzat harturik.
permutazio zirkular
Bereizi ezin daitekeena.
bereizezin
Ekimen bat garatzeko burutu beharreko urrats zehatz eta ordenatuen multzoa.
ibilbide-orri
Bizitza guztiz eragozten duena.
abiotiko
Ekosistema bateko elementu bati buruz, biziduna ez dena baina bizitza eragiten duena (faktore abiotikoa).
abiotiko
Funtsezkoa denaren nolakotasuna.
funtsezkotasun
Gutxi gorabehera noiz.
noiztsu
Errepide, kale eta eraikinen diseinuko lerro nagusien ezarpena eta haiek eraikita sortzen den ibilbidea.
trazadura
Zerbaiten falta edo gutxitasuna.
eskasia
Zerbait hobetzeko prozesua eta horren emaitza positiboa.
hobekuntza
Fantasia eta epika bateratzen dituen fikzio generoa, bereziki literaturan eta zineman lantzen dena.
fantasia epiko
Publikoari otorduak eta jatekoak eskaintzen dizkion etxea eta negozioa.
jatetxe
Musika grabatua, bereziki disko formatoan, ekoitzi eta merkaturatzen duen negozio eta enpresa.
diskoetxe
Film edo ikusizko emanaldi batean, jatorrizko aktore edo antzezleen ahotsa bere ahotsarekin, gehienetan beste hizkuntza batean, ordezten duen aktorea.
bikoizketa-aktore
Bi zenbaki osoen zatiduraz adieraz ezin daitekeen zenbaki erreala, adierazpen hamartarrean emana zehatza eta periodikoa ez dena.
zenbaki irrazional
Zenbaki arrazional.
zenbaki razional
Bi zenbaki osoen zatiduraz adierazitako zenbakia.
zenbaki zatikiar