Advanced Search
Search Results
6914 total results found
Nerabezarora heldu ez den haurra.
ume moko
Oñatiarra, Oñatiko herritarra.
txantxikutar
Klaseak edo eskolak, orokorrean.
ikastordu
Hizkuntza baten irakaskuntzan, mintzamena lantzeko saio praktikoen multzoa.
mintzapraktika
Ikasketa-aldia, ikasten den denbora.
ikastaldi
Eskolan garatzen diren irakaskuntza-orduen multzoa.
eskola-ordu
Kopuru absolutuan urte batetik bestera edo epe luzean zehar igotzen ez den soldata eta beraz inflazio-egoeretan langilearen erosteko ahalmena kaltetzen duena.
soldata izoztu
Zerbait estali, ezkutatu edo dismulatzeko erabiltzen den jokaera.
belo
Txirrindulariek lasterketak abiadura handian egiteko pista berezia, forma biribilekoa eta bihurguneetan goragunea duena.
belodromo
Administrazio publikoek pertsona fisiko edo juridiko bati hura babestu edo interes publikoa izan dezakeen ekimen bat aurrera eramateko esleitzen dioten prestazio edo abantaila ekonomikoa.
laguntza publiko
Itun Berrian, Pesaj edo juduen Pazko ospakizunean aukeran Jesus Nazaretekoa gurutziltzaturik hiltzera aldarrikatzearekin batera, jendetzak askarazi egin zuen presoa.
Barrabas
Jokabide basati eta krudela.
barrabaskeria
Alproja edo bihurria denaren jokabide gaitzesgarria.
barrabaskeria
Ingurumenean sorrarazi duen kaltea konpentsatu edo besterik gabe ingurumena babesteko ekintzen kostua estaltzeko tasa edo zerga.
ekotasa
Seinale elektromagnetiko batek beste batekin bat egitean eragiten duen distortsio edo kutsadura-efektua.
interferentzia
Portaera nerbio-sistemako mekanismo fisiologikoen bitartez aztertzen duen diziplina.
neuropsikologia
Estatuaren agintearen eta beste egitura hierarkiko eta burokratikoen aurkako doktrina politikoa, demokrazia zuzena eta autogestioa aldezten dituena besteak beste.
anarkismo
Sobietar Batasuneko armada.
Armada Gorria
Fenomeno edo sistema bat modelo edo eredu baten irudikatzeko prozesua eta horren ondorioa.
modelizazio
Urteko hamaikagarren hilabetea, urriaren ondorengoa eta abenduaren aurrekoa.
zemendi