Advanced Search
Search Results
11827 total results found
Aitaberria izateagatik langile bati eskaintzen zaion lan-baimena.
aitatasun-baimen
Mahastien laborantza edo hazkuntza.
mahastizaintza
Herri txikia.
herrixka
Eraikin, instalakuntza edo azpiegitura bati buruz, erabiltzeko moduan jarri edo berritu.
birgaitu
Desgaitasuna duen pertsona bati buruz, berriz ere gai bihurtzeko terapia garatu eta burutu.
birgaitu
Desbideratze sozialean jausi den pertsona bat, adibidez preso bat, zuzendu eta gizartean berriz integratzeko prozesua garatu eta burutu.
birgaitu
Zerbait berritzeko prozesua eta horren ondorioa.
birgaikuntza
Desgaia den norbait berriz ere gai bihurtzeko prozesua eta horren emaitza positiboa.
birgaikuntza
Ahuntzaren gauerdiko eztul.
ahuntzaren eztul
Bi gainazalen arteko ebakidurari dagokion kurba.
ebakidura-kurba
Integrazio-eremutzat kurba bat hartzen duen integrala, besteak beste kurba horren luzera kalkulatzeko erabiltzen dena.
lerro-integral
Langile bati lanpostua aldi baterako uzteko ematen zaion baimena.
lan-baimen
Atzerriko herrialde batean lan egin ahal izateko hango administrazioari eskatzen zaion baimena.
lan-baimen
Jatorra edo garbia delako, zerbaiten defentsa eta gorespen porrokatua.
jatorkeria
Bi elementu kimiko edo gehiago kimikoki bateratzean (ez soilik nahastean) sortzen den substantzia.
konposatu kimiko
Elementu desberdinen zerrenda batetik osatzen diren multzoetako bakoitza, elementu kopuru jakin batez osatuak, ordena kontuan harturik eta elementu horiek errepikatu daitezkeela.
errepikatuzko aldakuntza
Elementu desberdinen zerrenda batetik osatzen diren multzoetako bakoitza, elementu kopuru jakin batez osatuak, elementurik errepikatu gabe eta ordena aintzat harturik.
aldakuntza arrunt
Elementu desberdinen zerrenda bat ordenatzeko eretako bakoitza.
permutazio arrunt
Elementu desberdin eta bereizgarrien zerrenda batetik osa daitezkeen multzoetako bakoitza, elementu kopuru jakin batekin eta ordena aintzat hartu gabe.
konbinazio arrunt
Elementu multzo bat zirkulu baten inguruan ordenatzeko eretako bakoitzak, osaturiko zirkuluaren biraketak elementu horien ordena aldatzen ez duela aintzat harturik.
permutazio zirkular