Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Botere politikoa maila bereko pertsona batzuekin partekatzen duen agintaria.
poliarka
Animaliek hausnartzen duten aldietako bakoitza.
hausnarraldi
Hausnartu edo gogoeta egiteko hartzen den denbora.
hausnarraldi
Gogoeta egiteko hartzen den denbora.
gogoetaldi
Azkura ematen duen azaleko gaixotasuna, Sarcoptes scabiei parasitoak eragindakoa.
hazteri
Marketinzalea.
marketindar
Legez, arauz edo kontratuz bete beharreko zerbait.
obligazio
Epe luzerako zor-titulua, enpresa handi edo estatuek kopuru handitan jaulkitzen dutena jesapenak osatuz.
obligazio
Zerbait musutruk, opari edo prezio berezian eskuratzeko eskubidea ematen duen agiri edo txartela; delako eskubidea bera.
bonu
Epe laburreko zor-titulua, bereziki enpresa handiek eta estatuek jaulkitzen dutena kopuru handitan.
bonu
Bonu.
bono
Partikular, enpresa edo beste erakundeei kredituak eta maileguak ematen jarduten duen enpresa.
kreditu-erakunde
Ezartzeko ekintza edo horren ondorioa.
ezarpen
Finantza-entitate batean aurrezki edo inbertsio gisa ezartzen den dirua.
ezarpen
Gailu edo aplikazio batean erabiltzaileak ezartzen dituen funtzionamendu-aukeretako bakoitza.
ezarpen
Finantza-aktiboetan egiten den inbertsioa.
finantza-inbertsio
Finantza-inbertsio.
inbertsio finantzario
Beste baten hitz sinonimoa denaren nolakotasuna.
sinonimia
Bi hitz edo gehiago sinonimoak izatearen fenomenoa.
sinonimia
Esanahi bereko bi hitz edo gehiago batera erabiltzeko baliabide erretorikoa edo estilo-figura, kontzeptu edo ideia bat nabarmentzeko asmoz.
sinonimia