Advanced Search
Search Results
2619 total results found
Ezbeharra, zoriak ekarritako gertakari mingarria.
zorigaitz
Delako ezbekarrak dakarren pairamenezko egoera.
zorigaitz
Norbaiti kaltea edo zoritxarra ekarriz.
ordu gaiztoan
Ipurdiz behera jarritako kopa baten tankera duen metalezko tresna, barruan duen mihi mugikor batekin, astinduz gero mihiak koparen aurka kolpe eginez hots burrunbatsua sorrarazten duena.
ezkila
Hilzorian egon.
azkenetan egon
Zerbait edo norbait nonbaitetik kanpoan utzi edo kanporatzea.
esklusio
Sakonune txiki batean dagoen ur geldia, gehienetan euriaren edo isurketa baten ondorioz sortua.
istil
Erortzen ari den ur-tanta.
tistil
Erraz beldurtu, izutu edo uxatzen dena.
beldurkor
Erabateko harridura.
laborri
Txundiduta.
laborri
Higitu edo mugitu ezin daitezkeen ondasunak, lurrari atxikiak, hala nola lursailak, haietako lurrazpiak eta haien gainean altxatutako eraikinak, haietan dauden ur-masa eta ur-lasterrekin barn
ondasun higiezin
Baliabideak erabiliz ondasunak sortu edo zerbitzuak garatu.
ekoitzi
Ikuskizunak eta ikusentzunezko lanak garatzeko behar diren baliabideak jarri eta kudeatu.
ekoitzi
Ahozko hitz-jarioan bat-bateko etenak egitearen nahasmendua.
disfemia
Pluripartidismo edo alderdi politiko anitzeko egoera bati dagokiona.
pluripartidista
Bigarren hizkuntza bat ulertu baina modu egokian mintzatzeko gai ez den pertsona.
elebidun pasibo
Mailegu bati buruz, mailegu-hartzaileak emailearengandik jasotako diru kopurua, interesak gehituta itzuli beharko diona.
printzipal
Legeak proposatu eta onartzeko boterea eta gobernuaren kontrolaren eskumena duen erakunde politikoa, herritarren borondatea ordezkatzen duten hautetsiek osatua.
legebiltzar
Intsektu, onddo edo mikroorganismoen zabalkuntza masiboa lursail, soro eta basoetan; zabalkuntza horrek eragindako kaltea.
izurrite