Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Abaroan.
abarotan
Alde batetik itsasgarria den paper zatia, azalera batean itsatsita informazio eta mezu laburrak komunikatzeko erabiltzen dena.
eranskailu
Emakume birjinaren baginako sarrera estaltzen duen mintz mehea, koitoa lehen aldiz praktikatzen denean urratzen dena.
emamintz
Malkoak botatzen.
malkoka
Begietatik malkoak isuri.
malkoak bota
Goxotasunez.
goxoro
Urte honetan.
aurton
Abadiñori dagokiona.
abadiñar
Abadiñoko herritarra.
abadiñar
Abaigarko herriari dagokiona.
abaigartar
Abaigarko herritarra.
abaigartar
Haizea emateko eskuko tresna, zotz batzuen artean bildutako oihala zabalduta hura astinduz maneiatzen dena.
abaniko
Desegin, guztiz txikitu.
abarrakitu
Harrabots, zarata handia.
abarrots
Esnea jetzi eta biltzeko ontzi handia, gaztak egiteko ere erabiltzen dena.
abatz
Gurpilaren erdiko pieza, zurezkoa edo metalezkoa, nondik ardatza sartzen den.
abatz
Eremu inklinatua, gorantz edo beherantz.
aldats
Nahasirik eta funtsik gabe batera jarritako gauzen multzoa.
txolopote
Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %1eko maiztasun edo probabilitateko 100 tartetan banatzen duten 99 balioetako bakoitza.
pertzentil
Oharrak Pertzentil jakin bat adierazteko izenlagun ordinala erabiltzen da: lehenengo pertzentila, bigarren pertzentila, ..., 99garren pertzentila.
Direlako balioek banatzen dituzten 100 tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen pertzentila, bigarren pertzentila, ..., 100garren pertzentila).
pertzentil