Advanced Search
Search Results
11831 total results found
Aldagai independentearen balioen arabera, definizio desberdinak dituen funtzio matematikoa.
zatikako funtzio
Lur eremu lau zabal samarra.
lautada
Maldarik ez duen lur eremua.
ordoki
Lur eremu bati buruz, maldarik ez duena.
ordoki
Sarrera biko taula.
sarrera bikoitzeko taula
Bi pertsonek elkarrekiko harreman afektiboan eta bizikidetza aske, publiko eta egonkorrean oinarritzen den batasuna.
izatezko bikote
Elkarrekiko afektibitatean eta bizikidetza aske, publiko eta egonkorrean oinarritzen den bi pertsonen arteko harremana.
izatezko batasun
Substantzia edo gai baten masa-unitatearen tenperatura gradu bat gehitzeko aplikatu beharreko bero kantitatea.
bero espezifiko
Bi perpaus edo gehiago elkartzen dituen perpausa.
perpaus konposatu
Erregai fosilen erreketaz edo elementu kimiko astunen fisioaz lortutako beroa elektrizitate bihurtzen duen instalakuntza.
zentral termiko
Elementu edo substantzia kimiko batzuen fisioa eragin eta hotik askatzen den beroa elektrizitate bihurtzen duten instalakuntza.
zentral nuklear
Enpresa batek bere jarduera aurrera eramateko epe laburrera behar izaten dituen baliabide finantzarioen zenbatekoa, aktibo korronteari pasibo korrontea kenduz kalkulatzen dena.
errotazio-funts
Enpresa batean, epe laburreko jarduera ekonomikoa garatzeko behar den finantzazio iraunkorra, aktibo korronteari pasibo korrontea (epe laburreko zorrak, alegia) kenduz kalkulatzen dena.
maniobra-funts
Bestelako ezaugarriak eta itxura hartu.
bestelakotu
Aurrez ezarritako ondasun edo zerbitzuekin truka daitekeen balio jakineko erosketa txartela, zozketa edo lehiaketa bidez irabazi edo aurretik diruz erosi dena.
bono trukagarri
Jaulkiko diren akzio berriekin trukatzen den bonoa, bonoaren jabearen borondatez edo sozietateak derrigortuta.
bono bihurgarri
Jaulkitako akzioekin trukatu daitekeen zor titulua.
bono trukagarri
Zor bat ordaintzeko obligazioa adierazten duen titulu edo agiria, zordunak kontratu bidez onartua.
zor-titulu
Eskaera eginda; eskaerak bilduz.
eskaripean
Konbinatoria izeneko matematika adarrari dagokiona edota horren emaitza gisa azaltzen dena.
konbinatorio