Advanced Search
Search Results
11831 total results found
Erlijio batzuetan, Jainkoak gizabanako bakoitzaren arimaren patua erabakitzea, zerura edo paradisura edota infernura joango den.
predestinazio
Gizabanako bakoitzarentzat aurrez ezarrita dagoen patua, bereziki haren berezko izaera edo joerengatik.
predestinazio
Ekartzen den zerbait edo horren kantitatea.
ekarkin
Xehetasunez.
zehazkiro
Hipotesiz edo sinesmenez baieztatzen dena, horri buruzko azterketa, egiaztapen edo arrazoiketarik gabe.
aprioriko
Sektore ekonomiko batean, merkatu-kuota handiena duen enpresa.
merkatu-lider
Desbideratze estandar (sakabanatze-neurri bat).
desbideratze tipiko
Zenbaki bati aplikatzen zaion eragiketa matematiko bat, non horren emaitza ber bi edo horren karratua kalkulaturik, hasierako zenbakia, zeinaren erro karratua kalkulatu nahi den, ematen duen.
erro karratu
Zenbaki bati aplikatzen zaion eragiketa matematiko bat, non horren emaitza ber hiru kalkulaturik, hasierako zenbakia, zeinaren erro kubikoa kalkulatu nahi den, ematen duen.
erro kubiko
Pertsona jakin batek aurretik egin eta zigorrez epaitutako delitua.
aurrekari
Fenomeno fisiko bat neurtuz edo horren ezaugarri bat kalkulatuz definitzen den propietatea.
magnitude fisiko
Kirol-talde bateko jokalarietako bakoitza.
taldekide
Teknologia fotoboltaikoaren bitartez eguzkiaren argia tentsio elektrikoa bihurtuz eskuratzen den energia.
eguzki-energia
Energia-iturri moduan erabili daitekeen baliabidea, hala nola eguzkiaren argia, ura, petrolioa eta ikatza.
energia-baliabide
Multzo, kategoria edo talde batera bildu, barneratu edo integratzeko ahalmena.
inklusibitate
Delako ahalmena duenaren nolakotasuna.
inklusibitate
Magnitude batek denboran zehar izan duen aldaketa adierazten duen portzentajea.
aldaketa-tasa
Erroketa izeneko eragiketa matematikoan, erro ikurraren azpian agertzen den zenbakia, zeinaren erroa kalkulatu nahi den.
errokizun
Datu kuantitatiboen batezbestekoa kalkulatzeko formula eta horren emaitza, aurrez datu horiek karratura jaso egiten dituena, bereziki datu positiboen eta negatiboen konpentsazioa saihesteko.
batezbesteko koadratiko
Erroketa izeneko eragiketan, errokizuna lortzeko erroketaren emaitza zenbatgarrenera berretu behar den adierazten duen zenbakia.
errotzaile