Advanced Search
Search Results
11831 total results found
Ziur ez bada ere, etorkizunean produktu edo zerbitzu jakin bat eskuratu eta kontsumituko lezakeen indibiduo edo banakoa, produktuak edo zerbitzuak bere beharrak asetzeko egokia delakoan.
kontsumitzaile potentzial
Administratzailearen kargua eta hari dagokion jarduera.
administratzailetza
Aktibo bat amortizatzeko une jakin batean egiten den funtsen ekarpena.
amortizazio-zuzkidura
Lepidopteroen ordenako Geometra generoko tximeleta.
geometrialari
Pertsona bati buruz, oso fin edo bikaina.
baratxuria baino finago
Elkarte edo sozietate bateko bazkide guztien bilkura ekitaldi ofiziala.
batzar orokor
Gauzak egin eta jarduteko adore eta gogo bizia.
gogoberotasun
Zerbaitek merkatu batean duen balioa, eskaintzaren eta eskariaren eraginez finkatzen dena.
kotizazio-balio
Mailegu bat amortizatu edo itzultzeko metodoa, non interesez gainera amortizaziorako kuota konstanteak ordaintzen diren.
amortizazio konstante
Fenomeno, gertaera edo jarduera baten testuingurua aintzat hartu edo aztertu, horren jatorria edo hura eragiten duten faktoreak azalarazteko.
kontestualizatu
Aurreikusita dagoen zerbait gauzatu bitartean, horretarako geratzen den denboraren kontaketa.
atzera-kontu
Animalia edo pertsona batek hortzak nonbait finkatu eta estutzea, horri heldu edo puska bat ateratzeko.
ausiki
Ziztada.
ausiki
Erroketa adierazteko ikur grafikoa, zeinaren azpian errokizuna eta gainean errotzailea (2 denean ezik, orduan ez baita beharrezkoa) jartzen diren.
erro-ikur
Erroketa izeneko eragiketa matematikoaren emaitza.
errodura
Bi multzo edo gehiagori buruz, elementu komunik gabekoa.
disjuntu
Eragiketa matematikoa, zeinak errokizun eta errotzaile baterako, non errodura edo haren emaitza errodura ber errotzailea eginda errokizuna ematen duen zenbakia den; berreketaren alderantzizko
erroketa
Datu kuantitatiboen multzo baterako, hirugarren eta lehenengo kuartilaren arteko aldea, sakabanatze-neurri gisa erabiltzen dena.
kuartil arteko ibiltarte
Zenbaki edo adierazpen aljebraiko bat ber bi egin.
karratura jaso
Aldagai kuantitatibo bati buruzko datuen batezbestekoa kalkulatzeko formula eta horren emaitza, datuen batura zati datu kopurua kalkulatuz.
batezbesteko aritmetiko