Advanced Search
Search Results
1976 total results found
Aldagai anitzeko funtzio matematiko bati dagokionez, aldagai bakar bati buruz kalkulatzen den deribatua, beste aldagai guztiak konstante atxikiz.
deribatu partzial
Datuei eredu jakinik eta beraz haiei parametrorik ezarri gabe, haiei buruz oso suposizio arinak eskatzen dituzten metodo estatistikoen multzoa.
estatistika ez-parametriko
Izaera bizidun bati dagokionez, sexu femeninoa eta beraz ernaldua izan eta ugaltzeko organoak dituena.
eme
Ideiak, pentsaerak eta asmoei dagokienean, haiek berpiztu eta indarberritzea.
erreafirmazio
Pertsona edo talde bati dagokionez, gorrotatu eta txarra opa egiten zaiona.
etsai
Plus zeinuari dagokionez, minus zeinua; edota alderantziz, minus zeinuari dagokionez, plus zeinua.
kontrako zeinu
Pertsonei dagokienean, zakarra, krudela, hezi gabea.
basapizti
Pertsona batez mintzatuz, trebetasun edo prestutasunik gabekoa.
ganorabako
Ideia aurrerazale edo aurrerakoiak dituenaren nolakotasuna.
aurrerazaletasun
Erreginaordearen kargua eta horri dagokion jarduera.
erreginaordetza
Zenbakiak eta balio ezezagunak edo aldagaiak adierazten dituzten letrak batuketaz, kenketaz, biderketaz, zatiketaz, berreketaz eta beste eragiketez loturik agertzen diren segida finitua.
adierazpen aljebraiko
Luzerak neurtzeko zinta edo xingola graduatua, luze eta malgua, gehienetan biribilgarria.
neurketa-zinta
Integrazio-eremu jakinik gabeko funtzio baten integrala, integrakizunaren jatorrizko funtzioa ematen duena.
integral mugatugabe
Kanbio-letra edo bestelako ordainketa-titulu bat jaulkitzen duena.
igorle
Zerbait egiaztatu, ziurtatu edo frogatu egiten duen agiria.
egiaztagiri
Balio edo garrantzirik gabeko gauza, erabilgarria edo aintzat hartzekoa ez dena.
ahuntzaren gauerdiko eztul
Adibideak.Hori ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.
Ikasturte bateko egun lektiboak, jai-egunak, oporraldiak eta azterketa-garaiak zehazten dituen egutegia.
egutegi akademiko
Direlako balioek banatzen dituzten bost tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen kintila, ..., bosgarren kintila).
kintil
Direlako balioek banatzen dituzten lau tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen kuartila, ..., laugarren kuartila).
kuartil
Direlako balioek banatzen dituzten hiru tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen tertzila, bigarren tertzila eta hirugarren tertzila).
tertzil