Advanced Search
Search Results
1976 total results found
Direlako balioek banatzen dituzten zortzi tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen oktila, ..., zortzigarren oktila).
oktil
Direlako balioek banatzen dituzten hamar tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen dezila, ..., hamargarren dezila).
dezil
Direlako balioek banatzen dituzten 100 tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen pertzentila, bigarren pertzentila, ..., 100garren pertzentila).
pertzentil
Bi datu emanda, lerro horizontal eta bertikal jarririk hurrenez hurren, lerro horiek ebakitzen diren gelaxkan haiei dagokien informazio edo balio bat azaltzen duen taula.
sarrera biko taula
Erlijio batzuetan, Jainkoak gizabanako bakoitzaren arimaren patua aurrez erabakitzea, zerura edo paradisura edota infernura joango den.
predestinazio
Beste matrize bati buruz, elementutzat matrize hartako elementuen balioen aurkakoak, kontrako zeinuarekin alegia, dituen matrizea.
aurkako matrize
Matrize bateko elementu adjuntuek edo kofaktoreek, dagokien elementuaren kokapenean jarrita, osatzen duten matrizea, A matrizerako Adj(A) adierazten dena.
matrize adjuntu
Matrize bateko elementu bakoitzeko, dagokion errenkada eta zutabea kenduta, geratzen den matrizearen determinantea, bider -1 zenbakia ber elementuaren azpiindizeen batura eginda.
adjuntu
Matrize adjuntu.
adjuntuen matrize
Arriskuak kuantitatiboki aztertu egiten dituen profesionala, bereziki aseguru arloan diharduena.
aktuario
Produktuak handizka edo kopuru handitan eskaini eta saltzen dituen denda.
handizkako saltegi
Aztarna arkeologikoen datuak aztertzen dituen estatistikaren adarra.
arkeometria
Urteko hamabigarren eta azkeneko hila.
abendu
Abe Maria edo Agur Maria hitzekin hasten den otoitza, Angelusean eta errosarioan egiten dena.
abemaria
Eskuz eramaten den orga edo gurdi txikia, gurpil bakarrekoa edo bikoa, bi heldulekuarekin, eta gauza txikiak garraiatzeko erabiltzen dena.
orgatila
<i>Clupea</i> espezietako arraina, luzea eta obalatua, Ipar Atlantikoan bizi dena sarda handiak osatuz eta gatzitua jan ohi dena.
sardinzar