Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Produktu eta gaien banaketarako, enpresetatik enpresetara edo enpresetatik kontsumitzaileengana, erabiltzen den instalakuntza zabala.
banaketa-zentro
Iraunkortasuna helburutzat harturik, irizpide ekologikoei jarraitzen dien teknologia.
ekoteknologia
Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen bulego ofizial eta formala, haren egoitza ofiziala den Etxe Zuriaren barnean dagoena.
Bulego Obal
Estatuburuaren kargua eta horri dagokion jarduera.
estatuburutza
Estatu bateko buru edo agintari nagusi edo gorena.
estatuburu
Zomorroak jan eta haiekin elikatzen dena.
zomorrojale
Txoriak izutzeko baratze eta soroetan jartzen den giza itxurako panpina.
txori-zomorro
Txitak edukitzeko zotzekin egindako kaiola.
txitasar
Bi dimentsioko eremu batean definitzen den integrala, besteak beste azalera baten gaineko bolumena kalkulatzeko erabiltzen dena.
integral bikoitz
Bi datu emanda, lerro horizontal eta bertikal jarririk hurrenez hurren, lerro horiek ebakitzen diren gelaxkan haiei dagokien informazio edo balio bat azaltzen duen taula.
sarrera biko taula
Zerbait puskatu edo txikitzearen soinua.
kris-kras
Jan edo murtxikatzearen soinua.
kris-kras
Giltza sarrailan buelta ematearen soinua.
kris-kras
Ordainsari baten trukean borroka egiten duen gudaria.
mertzenario
Metro bateko aldea duen karratuari dagokion azalera, bestelako azalerak neurtzeko unitate gisa erabili ohi dena.
metro karratu
Metro bateko aldea duen karratuaren barneko azalera, orokorrean azalerak neurtzeko unitate gisa erabiltzen dena.
metro koadro
Bizitzari eta izaki bizidunei dagokiena.
biotiko
Ondoren aipatu behar denak aurretik aipatutakoarekin bat egiten duela adierazteko.
antzeko zentzuan
Literatura edo zientzia arloko sormenezko idazlan laburra.
opuskulu
Lanbidez abereak hazi eta zaindu egiten dituen pertsona.
abeltzain