Advanced Search
Search Results
54 total results found
Beste matrize diagonal bat aurretik beste matrize batekin bidertuz eta ondoren aurretiko matrize horren alderantzizkoarekin bidertuz adieraz daitekeen matrizea.
matrize diagonalizagarri
Beste matrize bati buruz, elementutzat matrize hartako elementuen balioen aurkakoak, kontrako zeinuarekin alegia, dituen matrizea.
aurkako matrize
Matrize bateko elementu adjuntuek edo kofaktoreek, dagokien elementuaren kokapenean jarrita, osatzen duten matrizea, A matrizerako Adj(A) adierazten dena.
matrize adjuntu
Matrize bateko elementu bakoitzeko, dagokion errenkada eta zutabea kenduta, geratzen den matrizearen determinantea, bider -1 zenbakia ber elementuaren azpiindizeen batura eginda.
adjuntu
Era ordenatuan jatorrizko matrize baten errenkadak zutabeekin eta ondorioz zutabeak errenkadekin ordezten dituen matrizea.
matrize irauli
Ekuazio linealen sistema baten bateragarritasuna horren koefizienteen matrizearen eta matrize zabalduaren heinak alderatuz zehazten duen teorema.
Rouché-Frobenius-en teorema
Beste matrize baten dimentsio berdina, hots, errenkada eta zutabe kopuru berdinak, dituen matrizea.
matrize ekidimentsional
Berarekin bidertuta matrize hori bera ematen duen matrizea.
matrize idenpotente
Matrize alderanzgarri batez mintzatuz, harekin biderturik unitate-matrizea ematen duen matrizea.
alderantzizko matrize
Matrize handiago batetik errenkada eta zutabe zenbait baino ez hartuz osatzen den matrizea.
azpimatrize
Matrize karratu batetik indize bereko errenkadak eta zutabeak aukeratuz eratzen den matrizea.
azpimatrize nagusi
Diagonal nagusitik gora edo behera dauden elementuak 0 diren matrizea.
matrize triangeluar
Determinantea 0 duen eta beraz alderantzikagarria ez den matrize karratua.
matrize singular
Errenkada bakarreko matrize gisa adierazten den bektorea.
errenkada-bektore
Zutabe bakarreko matrize gisa adierazten den bektorea.
zutabe-bektore
Zutabe eta errenkada guztietan 1 balioa duen elementu bana, edozein kokapenetan eta beste guztiak 0 direlarik, duen matrize karratua.
permutazio-matrize
Zenbait zutabe- edo errenkada-bektorek eratzen duten matrizea.
bektoreen matrize
Elementu guztiak 0 diren matrizea.
matrize nulu
Diagonal nagusiko elementuak berdinak eta beste elementu guztiak, diagonaletik alde banatara, 0 diren matrizea.
matrize eskalar
Aldagai independente anitzeko funtzio baten bigarren deribatu guztiak era ordenatuan ematen dituen matrizea.
matrize hessiar