Advanced Search
Search Results
19 total results found
Kultura-elementu multzo bat partekatzen duen gizataldea.
etnia
Etnia edo beste gizatalde baten bizimodua, bere kultura material nahiz immaterialean islaturik, jaso eta deskribatzen duen diziplina eta jarduera.
etnografia
Zentzuaren eta ezagutza arrunt eta komunaren aurkako efektu miragarriak sorrarazten dituen dituen ezkutuko arte, zientzia eta praktika.
magia
Herri indigena batzuetan, klan, tribu eta gizarte-klase jakin bat irudikatzen duen izaki biziduna edo gauza, zeinarekin harreman sinboliko eta espiritual berezia eratzen den.
totem
Delako izaki edo gauza irudikatzen duen eskultura bertikala.
totem
Txile hegoaldeko kawesqar herri indigenako kidea.
alakalufe
Bere literaltasunetik haratago esanahi edo zentzua duen praktika sinbolikoa.
erritual
Etnia baten sorrera-prozesua.
etnogenesi
Aztarnategi arkeologiko batean aurkitzen den gai edo objektu naturala, giza jardueraren ondorioz sortu baina manipulaziorik izan ez duena.
ekofaktu
Aurkitutako aztarna fosiletan eta tresnetan antzinako gizakiak (<i>Homo sapiens sapiens</i>) eta loturiko espezieak ikertzen dituen antropologiaren adarra.
paleoantropologia
Espazio batean etnia ezberdinetako pertsona eta taldeak elkarrekin bizitzea.
aniztasun etniko
Etniak eta haien kulturak aztarna arkeologiko gisa utzitako kultura materialaren bitartez ikertzen dituen jakintza arloa.
etnoarkeologia
Antzinako arbaso komuna duten familia multzoa.
klan
Pertsona batez mintzatuz, berarekin ezkontzaz diren senideen multzoa, hala nola koinatu-koinatak, aitaginarreba eta amaginarreba.
familia politiko
Familia bateko arbasoen eta ondorengoen segida.
leinu
Klan edo leinu batzuek osatzen duten gizataldea, baliabideak partekatu egiten dituena eta gizarte antolakuntza autonomoa duena.
tribu
Gizakien talde berezia, kultura propioa duena, hala nola tribua.
gizatalde
Ipar Kaukasoko talde etniko musulman bateko kidea.
agul
Izen bereko kideek osatzen duen etniari dagokiona.
agul