Advanced Search
Search Results
31 total results found
Leihoz edo beiraz guztiz estaltzen den balkoia.
begiratoki
Hormigoia, zementua eta hartxintxarrak batzen dituen nahasketa, eraikuntzan erabiltzen dena.
betoi
Herritik aparte, basoan edo mendian, dagoen eliz txikia da, santu edo ama birjinaren adbokazio bati eskainitakoa, eta mezak jai eta bestelako egun nagusietan baino ospatzen ez dituena.
ermita
Altueran dagoen eremu bat behera ez etortzeko eraikitzen den harresi inklinatua.
ezponda
Horma batean egindako irekidura zabala, eraikin bateko barrualdea argitu eta aireztatu eta handik kanpoaldea ikusteko erabiltzen dena.
leiho
Delako irekidura ixteko ezartzen den zurezko edo beste material batez egindako orria edo orri multzoa.
leiho
Bertan eraikitzekoa den lursaila.
orube
Eraikin batek hartzen duen lurzorua.
orube
Espaloi eta beste arkitektura elementuetako ertzean jarri ohi den harri zerrenda, tarte txiki bat goratu eta ondoko elementuetatik bereizteko.
zintarri
Delako hormatxoaren gainean eskuak jartzeko elementua.
eskudel
Hesi moduko hormatxo arina, bere luzeran hutsuneak izaten dituena eta balkoi eta eskaileretan jartzen dena, pertsonen lagungarri eta babesgarri gisa.
eskudel
Etxe edo eraikin batera sartzeko ate bitarteko eta inguruko gunea.
atarte
Etxe edo eraikin bateko sartu eta berehala aurkitzen den gunea, beste solairu, gune edo geletara joateko pasabide gisa erabiltzen dena.
atarte
Zerbait berritzeko prozesua eta horren ondorioa.
birgaikuntza
Errepide, kale eta eraikinen diseinuko lerro nagusien ezarpena eta haiek eraikita sortzen den ibilbidea.
trazadura
Eraikuntza bateko espazioen tamaina eta antolaketa, beraien arteko pasabideekin, tamaina desberidneko burbuilen bitartez adierazten dituen eskema.
burbuila-diagrama
Habe bertikala, eraikin edo egitura bateko kargak eusten dituena.
pilare
Teilatu-bizkarretik hegaletara luzatzen diren hagetako bakoitza, zeinaren gainean teilatuaren estalkia bermatzen den.
gapirio
Etxe bateko hormen arteko haga nagusia, gapirioak eusten dituena.
petral
Eskailera bateko maila segida batetik bestera egoten den eremu horizontal zabala.
eskailera-buru