Advanced Search
Search Results
20 total results found
Zeruko gorputza, hala nola eguzkia eta beste izarrak, planetak, sateliteak eta kometak.
argizagi
Planeten atmosferatik haratago eta argizagi edo astroen artean dagoen eremua.
kanpo espazio
Espazioan eta denboran existitzen den guztia.
unibertso
Unibertsoko astro eta beste egituren arteko distantzia itzelak neurtzeko unitatea da, argiak urtebetean zeharkatzen duen distantziarekin bat datorrena, gutxi gorabehera 9.46 × 10 ber 12 km.
argi-urte
Toki eta ordu jakin batean, eguzkiak zeruan duen kokapenak urtean zehar jarraitzen duen ibilbidea, zortzi zenbakiaren itxurakoa.
analema
Teleskopioak, espazio-zundak eta bestelako tresnak eta gailuak baliatuz beha eta esplora daitekeen unibertsoaren zatia.
unibertso behagarri
Eguzkia ez den beste izar baten inguruan orbita duen planeta; eguzki-sistematik kanpoko planeta.
exoplaneta
Planeta-sistemen sorreran eta garapenean, materia bilduz sortzen diren gorputz txikiak, haiek berriz ere bilduz planetak osatzeko materia ekartzen dutenak.
planetesimal
Esne Bidean bizi eta gizakiekin komunikatu litezkeen zibilizazio estralurtarren kopurua parametro batzuen arabera zenbatesten duen ekuazio edo formula (Frank Drake astronomoa, 1930-2022).
Drake-ren ekuazio
Astrolabio baten plaka finkoa, non zeruko koordenatuak grabaturik dauden.
tinpano
Lurra zentrotzat duen irudizko esfera, erradio mugagabea duena, non astroak zeruan begi-bistan agertzen diren bezala proiektatzen diren.
zeru-esfera
Izar batez mintzatuz, haren distiraren neurria.
magnitude
2101 zenbakidun asteroidea, Apolo asteroideen taldekoa, 1936an Eugène Joseph Delporte belgiar astronomoak aurkitua.
Adonis
Kanpo espaziotik atmosfera sartu eta lurrera erori den arroka edo materia solido zatia.
meteorito
Arroka motako meteoritoa.
aerolito
Izarren artean eta haien eraginetik kanpo dagoen ingurune edo espazioa, ezaugarri eta propietate fisiko bereziak dituena.
izarrarteko ingurune
Izarrarteko ingurune.
izarrarteko espazio
Grabitatez bildutako izarren multzo handia, izarren arteko materiarekin batera.
galaxia
Eguzkiaren edo beste izar baten inguruko orbitan, planeta edo beste objektu astronomiko bat kokatzen den distantzia urrutiena.
afelio
Lurrak Eguzkiaren inguruan orbita edo bira oso bat egiteko behar duen denbora, hain zuzen ere 365 egun 5 ordu eta 48 minutukoa.
urte