Advanced Search
Search Results
25 total results found
Grapatzeko erabiltzen den tresna.
grapagailu
Data jartzeko erabiltzen den tinta-zigilua, dataren eguna, hilabetea eta urtea kautxuzko pieza mugikorren bitartez aldatzen dituena.
datagailu
Paperak gordetzeko zorro laua, kartulina, kartoi edo plastikozkoa.
paper-zorro
Egunez egun egin beharreko zereginak eta orokorrean egin beharrekoak idatzi eta kontsultatzeko erabiltzen den koaderno edo liburua.
agenda
Idatzi eta agiri solteak sailkatzeko erabiltzen den atal batzuetako karpeta.
sailkatzaile
Hauspo moduan zabaltzen diren atal batzuetako karpeta.
sailkatzaile hauspodun
Arkatzak, boligrafoak, errotuladoreak eta beste idatz-tresnak posizio bertikalean gorde eta aise eskuratzeko ontzia, zilindro edo paralelepipedo forma izaten duena.
arkatzontzi
Klipak gordetzeko ontzia, batzuetan klipak eusteko imandua dagoena.
klip-ontzi
Tinta-zigiluak tintaztatzeko erabiltzen kuxin txiki modukoa, tintaz blaituta dagoena.
tinta-tanpoi
Orriak eta idazkiak karpeta batean aparte gordetzeko plastikozko zorro gardena, gehienetan zulatua, barruan dagoen edukia ikusgai jartzen duena.
zorro garden
Tako edo bloke batetik erauzita, paperean itsatsi, kendu eta berriz ere beste nonbait itsasteko erabiltzen diren paper-zati txikia, oharrak idazteko erabiltzen dena.
ohar birkokagarri
Karpeta uztaidun lodia, maiz bere neurriko kaxan sartzen dena, non uztaiak palankaz ireki eta itxi egiten diren, haietan zulatutako dokumentuak alfabetikoki edo beste era batera sailkatzeko.
AZ artxibagailu
Orri edo paper-zorro zulatuak bertan biltzeko ireki eta itxi egiten diren uztai metalikoak dituen karpeta.
karpeta uztaidun
Karpeta uztaidun.
eraztun-karpeta
Karpeta uztaidun.
uztai-karpeta
Barruko edukia bildu eta aldeetatik ez ateratzeko barrualdera tolesten diren zatiak dituen karpeta.
karpeta hegaldun
Barruko edukia biltzeko aurrealdean atzealdera luzatzen diren gomak dituen karpeta.
karpeta gomadun
Barruan paperak biltzeko zorroak itsatsita dituen karpeta.
karpeta zorrodun
Karpeta mehea eta edukiera txikikoa.
dosier
Orri zulatuak lotzeko erabiltzen den kisketa edo ziri moduko tresna.
finkagailu