Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

15 total results found

Abaritz izeneko zuhaitzen basoa edo eremua.

abarizti

Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
ekologia
Gaztelaniaz
carrascal

Gizakiak eraldatutako eremu bat berriz ere eremu natural bihurtzeko prozesua, landarediaren eta faunaren habitat izan dadin.

birnaturalizazio

Gaztelaniaz
renaturalización
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekologia

Ekosistema batean bizi diren izaki bizidun guztien multzoa, haien arteko harremanekin batera.

biozenosi

Gaztelaniaz
biocenosis
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekologia

Ekosistema bateko bilakaera naturala, bereziki inguruen eraldatu batean sartzen eta batzuk beste batzuk ordezkatzen doazen espezieei dagokienean.

segida ekologiko

Gaztelaniaz
sucesión ecológica
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekologia

Gizakiaren jarduerek ingurumenean edo eremu naturalean eragiten duten edonolako aldaketa.

ingurumen-inpaktu

Gaztelaniaz
impacto ambiental
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekologia

Uretako ingurune batean, nutriente eta mineral natural edo artifizialen gehiegizko ekarpena, hala nola ongarri eta detergenteen isurketen bitartez, eta horrek bertan eragiten duen egoera.

eutrofizazio

Gaztelaniaz
eutrofización
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekologia

Ekoitzi den edo beste plastiko handiagoen zatikatzearen ondorioz sortu eta orokorrean ingurune natural batera isuri den plastikozko elementu edo zati txikia, mikra batetik 5 mmra bitartekoa.

mikroplastiko

Gaztelaniaz
microplástico
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekologia

Eremu lehor eta berotsu batean zuhaitz bakanak, zuhaixkak eta belardiak konbinatzen dituen bioma, bereziki Afrikan, Australian, Hego Amerikan eta Indian aurkitzen dena.

sabana

Esparrua
ekologia
Gaztelaniaz
sabana
Kategoria gramatikala
izena

Gizakiak eraldatu gabeko edo gutxi eraldatutako eremua, jatorrizko paisaia, ibaiak, basoak eta beste elementu geografiko eta biologikoak atxikitzen dituena.

naturagune

Gaztelaniaz
espacio natural
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekologia

Kapitalismoa Lurraren ingurumena eraldatzen ari den faktore nagusitzat hartzen duen epoka geologikoa.

Kapitalozeno

Gaztelaniaz
Capitaloceno
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekologia

Teknologia modernoa Lurraren ingurumenaren faktore eraldatzaile nagusitzat hartzen duen epoka geologikoa.

Teknozeno

Ingelesez
Technocene
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekologia

Ingurune urtar batez mintzatuz, disolbatutako gatz kantitate txikia duena.

oligohalino

Esparrua
ekologia
Gaztelaniaz
oligohalino
Kategoria gramatikala
adjektiboa

Ura osagai nagusia den ingurune fisiko edo biotopoa, izan ur gezakoa izan ur gazikoa.

ingurune urtar

Gaztelaniaz
medio acuático
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekologia

Karbono dioxidoa atmosferatik atzeman eta gorde egiten duten prozesu eta guneak dira, hala nola itsasoa eta basoak.

karbono-hustuleku

Gaztelaniaz
sumidero de carbono
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekologia
Sinonimoak
karbono-hustubide

Karbono-hustuleku.

karbono-hustubide

Gaztelaniaz
sumidero de carbono
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekologia
Esparrua
aldaera