Advanced Search
Search Results
165 total results found
Ekoizpenaren eta erabilitako baliabideen arteko erlazioa.
ekoizkortasun
Osagaiak behar bezala bateratuz, produktu berri bat garatzeko ekintza.
eraldaketa
Ekoizpen edo lortutako produktuaren eta horretarako erabilitako gai edo baliabideen arteko proportzioa.
errendimendu
Kapitalaren gaineko errentagarritasun edo interes-tasa.
errendimendu
Kostu edo galera baten zama norbaiti edo zerbaiti esleitzea.
erreperkusio
Likidezia egoera larrian dagoen enpresa edo estatua hirugarren batek egiten dion diru ekarpen edo laguntza.
erreskate
Epemugarik gabe edo epemuga jakin batekin zegoen finantza- edo aseguru-kontratua aurrez desegin eta horregatik eskatzen den itzulketa.
erreskate
Lantegi edo enpresa.
establezimendu
Proiektu edo enpresa bat finantzatzen duen entitatea edo pertsona.
finantzatzaile
Aurrekontu, partida edo sail batetik soberan geratzen den diru kopurua.
gerakin
Diru kopuru bat etekina edo mesede egingo duen zerbaitetan xahutu edo jartzeko ekintza eta horren ondorioa.
inbestimendu
Enpresa edo beste erakunde batek akzio, obligazio edo beste balore-titulu bat plazaratu.
jaulki
Lan egiten duena, lana duena.
landun
Enkante batean ondasun bat eskuratzeko eskaintza bat egiten duen pertsona.
lizitatzaile
Administrazio publikoak deitutako kontratazio batan, produktu, zerbitzu edo lanen eskaintza ekonomikoa egiten duen pertsona edo enpresa.
lizitatzaile
Enpresak eta kontsumitzaileak biltzen diren gune abstraktua.
merkatu
Enpresa, sektore ekonomiko edo ekonomia batean ekoizten diren produktuak eta eskaintzen diren zerbitzuak nazioarteko merkatura, hots beste herrialde batzuetara, zabaldu.
nazioartekotu
Zerbaiten trukean, ordain gisa alegia, pertsona bati ematen zaion saria, izan dirutan izan jenerotan.
ordainsari
Saldu daitekeenaren nolakotasuna.
salgarritasun
Urtero ordaindu edo jaso egiten den diru kopurua.
urteroko