Advanced Search
Search Results
628 total results found
Aldagai kualtitatibo batek hartzen dituen kategorietako bakoitza.
modalitate
Lagin tamaina handietarako.
asintotikoki
Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %100/4=%25eko maiztasun edo probabilitateko lau tartetan banatzen duten hiru balioetako bakoitza.
kuartil
Oharrak Kuartil jakin bat adierazteko izenlagun ordinala erabiltzen da: lehenengo kuartila, bigarren kuartila eta hirugarren kuartila.
Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %100/8=%12.5eko maiztasun edo probabilitateko zortzi tartetan banatzen duten zazpi balioetako bakoitza.
oktil
Oharrak Oktil jakin bat adierazteko izenlagun ordinala erabiltzen da: lehenengo oktila, bigarren oktila, ..., zazpigarren oktila.
Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %10eko maiztasun edo probabilitateko 10 tartetan banatzen duten bederatzi balioetako bakoitza.
dezil
Oharrak Dezil jakin bat adierazteko izenlagun ordinala erabiltzen da: lehenengo dezila, bigarren dezila, ..., bederatzigarren dezila.
Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %1eko maiztasun edo probabilitateko 100 tartetan banatzen duten 99 balioetako bakoitza.
pertzentil
Oharrak Pertzentil jakin bat adierazteko izenlagun ordinala erabiltzen da: lehenengo pertzentila, bigarren pertzentila, ..., 99garren pertzentila.
Era aleatorioan, zoriaren eraginpean.
aleatorioki
Desbideratze estandar (sakabanatze-neurri bat).
desbideratze tipiko
Datu kuantitatiboen batezbestekoa kalkulatzeko formula eta horren emaitza, aurrez datu horiek karratura jaso egiten dituena, bereziki datu positiboen eta negatiboen konpentsazioa saihesteko.
batezbesteko koadratiko
Datu kuantitatiboen multzo baterako, hirugarren eta lehenengo kuartilaren arteko aldea, sakabanatze-neurri gisa erabiltzen dena.
kuartil arteko ibiltarte
Aldagai kuantitatibo bati buruzko datuen batezbestekoa kalkulatzeko formula eta horren emaitza, datuen batura zati datu kopurua kalkulatuz.
batezbesteko aritmetiko
Datu-banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza, maiztasun metatuetan ez bezala beste balioekin bildu gabe, agertzen den aldi kopurua.
maiztasun bakun
Aldagai anitzeko datu-banaketa batean, beste aldagaien balioak aintzat hartu gabe, aldagai batek hartzen duen balio bakoitza agertzen den aldi-kopurua.
bazter-maiztasun
Batezbesteko artimetiko sinplea, batezbesteko geometrikoa eta batezbesteko harmonikoa osatzen duten multzoko edozein batezbesteko, bereziki beraien arteko erlazioei dagokienean.
batezbesteko pitagoriko
n datuen batezbestekoa haien biderketaren n-garren erroaz kalkulatzen den formula eta horren emaitza, bereziki magnitude-ordena anitzeko datuei eta hazkunde tasei aplikatzen zaiena.
batezbesteko geometriko
Ausazko esperimentu bateko emaitzei zenbaki bana esleitzen dien aldagaia.
ausazko aldagai
Batezbesteko bat kalkulatzerakoan, datuei ponderazio, haztapen, pisu edo kontsiderazio erlatibo desberdina ematen duen formula eta horren emaitza.
batezbesteko ponderatu
Edonolako populaziotan, lagin batezbestekoa, lagin tamaina handietarako, banaketa normalaren arabera banatzen dela baieztatzen duen teorema.
limitearen teorema zentral
Test bateko atal berezia, puntuazioa eta horren emaitzari buruz interpretazio propioa dituena.
azpitest
Aldatu ahala, beste bi aldagaien artean dagoen kausa-efektu edo dependentzia-erlazioa eragiten duen aldagaia.
aldagai moderatzaile