Advanced Search
Search Results
70 total results found
Partikulak sortu eta zabaldu edo uhinak eragiten dituen objektu edo eragilea.
igorle
Azalera batek jasotzen duen argi fluxuaren neurria.
argiztapen
Fenomeno fisiko bat neurtuz edo horren ezaugarri bat kalkulatuz definitzen den propietatea.
magnitude fisiko
Gorputz batek grabitateak beste inongo indarrik ez eragitean espazioan jarraitzen duen mugimendu mota.
erorketa aske
Higitu egiten den gorputz edo objektua.
higikari
Energia sistema isolatu batean ezin dela sortu ez deuseztatu baieztatzen duen printzipio fisikoa.
energiaren kontserbazio
Uhin, seinale edo bestelako fenomeno fisiko bat beste instantzia batera pasatzean gertatu edo eragin egiten den indartzea.
anplifikazio
Elektroiak jasotakoan sortzen den karga elektrikoa nahiz karga elektriko hori duen elementua.
negatibo
Indar fisikoek airea eta gasak nola eragiten dituzten aztertzen duen dinamikaren arloa.
aerodinamika
Korronte elektrikoaren intentsitateraren unitatea, coulomb bat segunduko neurriaz definitzen dena.
ampere
Gizakiak entzuteko gauza ez den soinu akutua, maiztasun handiko uhinek sortutakoa.
ultrasoinu
Grabitate-zentroa.
barizentro
Egoera gaseosotik egoera likidoa pasatzea, gasa hoztearen ondorioz eta ingurumenean dagoen presio-mailan.
kondentsazio
Egoera gaseosotik egoera likidora pasatzea, inguruneko presio handiaren ondorioz.
likuefakzio
Zirkunferentzia baten lerroaren ibilbidea jarraiki egiten den higidura edo unformea.
higidura zirkular
Karga elektriko positibo eta negatibo berdinak dituena.
isoelektriko
Hartzen duen balioa aztertzen duen sistemaren zatiarekiko independentea duen aldagaia; tenperatura, esaterako.
aldagai intentsibo
Hartzen duen balioa deskribatzen duen sistemaren zatiaren araberakoa duen aldagaia; masa, esaterako.
aldagai estentsibo
Substantzia edo material bat egoera solidotik egoera likidora igarotzeko behar den tenperatura.
fusio-tenperatura
Substantzia edo partikula multzo bat ingurune batean hedatu edo sakabanatzea.
dispertsio