Advanced Search
Search Results
59 total results found
Idazten ikastean lagungarri gisa eta idazketa zuzen egiteko paperean agertzen den lerro zuzena, zeinaren gainean idatzi behar den.
gidalerro
Ikasle guztien multzoa, ikasleak orokorrean.
ikasleria
Irakurtzen den edo irakurri beharreko testua.
irakurgai
Irakasle-ikasketak.
magisteritza
Eskolako irakasle emakumezkoa.
maistra
Ikastetxe edo ikastaro batean izena emateko ekintza.
matrikulazio
Espainiako batxilergoan, batxilergoaren adarretako bakoitza: zientzia eta teknologia, humanitaterak edo gizarte zientziak.
modalitate
Formakuntza laburreko aldi bat bete dela egiaztatzen duen ziurtagari edo titulua; delako formakuntza-aldia.
mikrokredentzial
Ikastetxe edo ikastaro batean matrikula ofizialerako izapideak egin baino lehen egin beharreko izen ematea.
aurrematrikulazio
Irakasgai multzo txiki eta bereizia, jakintza arlo konkretu bati buruzkoa.
mikromodulu
Ezagutzak eta trebetasunak ebakuatzeko diseinaturiko proba edo azterketa, non galdera bakoitzari erantzun garbi eta zuzenak dagozkion.
proba objektibo
Probak edo azterketak zuzendu eta ebaluatu egiten dituen pertsona.
zuzentzaile
Gaitasun-azterketa edo proba bat gainditu behar duen pertsona.
azterketari
Proba objektibo bat puntuatu eta ebaluatzeko erantzun zuzenen zerrenda.
zuzenketa-txantiloi
Denboran zehar garatzen diren irakaskuntza-aldietako bakoitza, irailetik ekainera.
kurtso
Hezkuntza-ziklo bateko mailetako bakoitza.
kurtso
Denboran zehar garatzen den irakaskuntza-jarduera, non gai konkretu bati buruzko ezagutzak irakasten diren.
kurtso
Urtebeteko iraupena duen irakaskuntza-aldietako bakoitza, gurean irailetik ekainera zabaldu ohi dena.
ikasturte
Ikasturteko bateko egun lektiboak, jai-egunak, oporraldiak eta azterketa-garaiak zehazten dituen egutegia.
egutegi akademiko
Delako betekizuna betetzen duen pertsona.
kargu akademiko