Advanced Search
Search Results
40 total results found
Espainiako Erresuman, estatuak hiriak lotzeko eraiki zituen bide nagusietako bakoitza.
errepide
New Yorkeko burtsan Depresio Handia abiarazi zuen 1929ko krak edo beherakada handia gertatu zen eguna, 1929ko urriaren 24an.
Ostegun Beltz
Aurrez armada inbaditzaile batek mendean hartutako lurraldeak bertako edo jatorriko herriak edo haren mesedetan diharduen armadak edo talde armatuak berriz ere bereganatzea.
birkonkista
Antzinako Grezian, beste polis edo hiri batzuen hiriburua.
metropoli
Dinastia baten jarraitzailea.
dinastiko
Dinastia bati dagokiona.
dinastiko
Espainiako historian, 1830eko hamarkadatik monarkia isabeldarraren aldekoa edo horren jarraitzailea, karlistak, errepublikazaleak eta nazionalistak aurkari zituena.
dinastiazale
Erdi Aroko zaldunaren jarduna.
zalduntza
XIX. mendearen bukaeran, Espainiak Afrikan esku hartu eta koloniak ezartzearen alde jardun zuten intelektual eta politikari multzoa.
afrikanista
Delako asmo politikoari dagokiona.
afrikanista
Espainiak Afrikako iparraldean XX. mendearen hasieran burutu zituen kanpaina militarretan lortutako merituengatik maila militar altura heldu ziren militarretako bakoitza.
afrikanista
Sobietar Batasuneko armada.
Armada Gorria
Antzinako Erroman, hiru pertsonak osatzen zuten magistratura.
triunbiratu
Baltikoko eta Herbehereetako hiriek XIV. mendean abiarazi zuten konfederazio edo elkartea, hiri horietako merkataritza-interesak babestu eta sustatzea helburu zuena.
Hansa
Gerra Hotzaren garaian, Altzairuzko oihalaren mendebaldean zeuden herrialdeen multzoa, bereziki NATO erakunde militarrean integraturik zeudenak.
Mendebaldeko Europa
Errusiako Inperioan, haien lurren jabeak ziren nekazariak, batzuetan langileak kontratatu ere egiten zituztenak.
kulak
Errusiako enperadoreari eta Europako beste nazio batzuetako monarkei ematen zitzaien titulua.
tsar
Erregimen naziaren agintepean, Alemaniako estatuak 1934-1945 bitartean hartu zuen izen ofiziala.
Hirugarren Reich
Al-Andaluseko lurraldea konkistatu ondoren kristau erresumetan geratu ziren musulmanak eta horien ondorengoak, derrigorrez kristautu behar izan zirenak.
morisko
Antzinako Greziako hirietako plaza, non hiritarrak biltzen ziren.
agora