Advanced Search
Search Results
19 total results found
Sistema fotovoltaiko batek sortzen duen korronte elektriko zuzena korronte alterno bihurtzen duen gailua.
inbertsore fotovoltaiko
Motor elektriko baten abiadura elikatze-parametroen bitartez aldatzen duen gailua.
maiztasun-erregulagailu
Argiaren energia zuzenean elektrizitate bihurtzen duena.
fotovoltaiko
Makina-tresnak edo makina-erremintak automatizatzeko sistema, makina haietan bertan programatzen diren aginduen bitartez.
zenbakizko kontrol
Tenperatura oso altuak hautsi edo deformatu gabe jasaten dituen adreilua, bereziki labeetan erabiltzen dena.
adreilu erregogor
Egitura finko baten aurka jaurtitako aire-zurrusten bitartez egitura horren gainetik airean flotatu eta helize edo turbina batek eragindako indarraz mugitzen den trena.
aerotren
Zibernetika edo sistema teknologikoen kontrol- eta erregulazio-teknikei dagokiena.
zibernetiko
Lurreko ibilgailuetako atzealdean jartzen den hegal moduko pieza, ibilgailuaren aerodinamika hobetu eta ibilgailua egonkortzeko erabiltzen dena.
aleroi
Beroa energia mekaniko bihurtzen duen motorra.
motor termiko
Ibaia, erreka, ura eta orokorrean beste isurkariak jaso eta garraiatzeko kanal edo bidea egin.
kanalizatu
Kanalizatu egiten duena.
kanalizagarri
Tratamendu mekaniko edo kimiko baten bitartez beira bati gardentasuna kendu eta zeharrargi bihurtu den beira.
beira esmerilatu
Xafla bakarreko beira arrunta, laua eta gardena, bereziki lehioetarako erabiltzen dena.
beira monolitiko
Ekoizpen-prozeusdan emandako tratamendu termikoaren bitartez erresistentzia mekaniko eta termiko handiagoa duen beira.
beira tenplatu
Burdinaz, neurri handienean, eta karbonoz, batzuetan beste zenbait elementurekin batera, osaturiko aleazio xaflakor eta gogorra, erresistentzia handiko piezak egiteko erabiltzen dena.
altzairu
Sistema teknologiko bat kontrolatzeko botoiak, hautagailuak, irristailuak, adierazgailuak eta pantailak biltzen dituen mahai moduko gailua.
aginte-mahai
Sistema baten funtzionamenduari buruzko informazioa adierazgailu eta pantailen bidez eman eta hura kontrolatzeko botoiak, hautagailuak, irristailuak dituen panel edo mahai moduko gailua.
aginte-panel
Ardatz baten luzeran zehar edo ardatz baten norabide paraleloan gertatzen den desplazamendua.
desplazamendu axial
Argia seinale elektriko edo bestelako seinale mota batera bihurtzen duen gailua.
fotorrezeptore