Advanced Search
Search Results
21 total results found
Egitate ekonomiko edo finantzario bat kontabilitatean jasotzearen ekintza eta horren ondorioa.
kontabilizazio
Ekitaldi ekonomiko baten hasieran kontabilitatea irekitzean kontu batek duen saldoa, izan zorduna izan hartzekoduna.
hasierako saldo
Ekitaldi ekonomiko baten amaieran kontabilitatea ixtean kontu batek duen saldoa, izan zorduna izan hartzekoduna.
amaierako saldo
Kontabilitate-idazpen batean, hartzeko aldean adierazten den mugimendua.
abonu
Kontabilitate-idazpen batean, hartzeko aldean erregistratu.
abonatu
Kontabilitate-idazpen batean, zor aldean adierazten den mugimendua.
zordunketa
Jasotzen den kobrantza.
zordunketa
Kontabilitate-idazpen batean, zor aldean erregistratu.
zordundu
Beste bati kobratu.
zordundu
Beste bati ordaindu.
abonatu
Beste bati egiten zaion ordainketa.
abonu
Eskudirua edo eskudirutan berehala bihur daitezkeen enpresa-aktiboen multzoa.
altxortegi
Ustiapeneko kontabilitate analitiko.
kontabilitate analitiko
Enpresan produktu eta sailetako kostuak zehaztu eta aztertu egiten dituen kontabilitatearen adarra.
ustiapeneko kontabilitate analitiko
Enoresa edo beste erakunde ekonomiko batean, ondarearen elementuen erregistro zehatza egiteko prozesua.
inbentarizazio
Enpresa edo beste erakunde baten ondarea eta jarduera ekonomikoa kontabilitate-liburuetan erregistratzeko jarduera.
liburu-eramailetza
Kontabilitatean, enpresaren jardunaren une jakin bateran haren alderdi baten egoera zehatza laburki azaltzen duten agirietako bakoitza.
egoera-orri
Enpresaren jardueran zehar garatu beharreko metodologia, prozedura eta tekniken multzoa, enpresaren egoera eta bilakaera ekonomiko eta finantzarioa behar bezala erregistratzeko.
kontabilitate-prozesu
Kontabilitate-ziklo.
ziklo kontable
Ekitaldiz ekitaldi enpresaren jarduera eta egoera orrietan erregistratu eta azaltzeko garatu beharreko lanen multzoa.
kontabilitate-ziklo