Advanced Search
Search Results
37 total results found
Bakarrizketa, monologoa.
bakarketa
Idazteko modua, idazlearena nahiz garai edo estilo jakin bati dagokiona.
idazmolde
Narrazio baten argumentua, bereziki bihurria denean.
bilbe
Olerki baten ataletako bakoitza, hitzen sekuentzia harmoniatsu eta melodiatsuak osatua.
neurtitz
Tragedia eta komedia edo umorea nahasten dituen literatur generoa.
tragikomedia
Delako generoko lana.
tragikomedia
Literatura edo zientzia arloko sormenezko idazlan laburra.
opuskulu
Fantasia eta epika bateratzen dituen fikzio generoa, bereziki literaturan eta zineman lantzen dena.
fantasia epiko
Maitasunezko olerki lirikoa.
idilio
Prosan, prosaz.
hitz lauz
Prosan ez dagoena prosan edo hitz lauz itzuli, idatzi edo adierazi.
prosifikatu
Prosa, poesia ez diren lan idatzi eta literatura-generoen multzoa.
hitz lau
Poesiaren metrika baliatuz idatziriko bertsoak.
hitz neurtu
Bertsoz, poesiaren metrika baliatuz.
hitz neurtuz
Bertsoz.
neurtitzez
Fikziozko narrazio aski laburra, istorio bat kontatzen duena.
ipuin
Kontakizunaren haria denborazko ordenari jarraitzen ez dion narrazioa.
narrazio ez-lineal
Artean eta literaturan, mitologiako gaiak eta pertsonaiak arketipo gisa baliatzea.
mitologismo
Mikroipuin eta formato txikiko bestelako narratiba lanak, ikusentzunezkoak kasu, sortzen dituen narraziogintzaren aldaera.
mikronarratiba
Eleberriak idazten dituen idazlea.
eleberrigile