Advanced Search
Search Results
27 total results found
Toki garaietan argi-seinaleak igortzen dituen instalakuntza, itsasontziei kokapena eta bidea erakustearren.
itsasargi
Itsasontzi batean lan egiten duen langile arrunta.
itsastar
Ontzi batean belak eusten dituen haga.
masta
Sakonera.
zingo
Uretan ontzi batek hartzen duen sakonera.
zingo
Metalezko punta duen makila, baserrietan sagarrak edo bestelako fruituak bildu eta arrantza-ontzietan arrain handiak ontzigainera ekarri eta arrastaka eramateko.
kizki
Ontziak babestu, gauzak eta pertsonak haietatik atera eta haietara sartzeko egurrezko, harrizko edo porlanezko egitura laua, urertza jarraitzen duena.
nasa
Ontzi baten branka edo aurrealdeari begira, ontziaren ezker aldea.
ababor
Ontzi bati buruz, aurreraka, bereziki arraunez.
abant
Mastan gora doazen soketako bakoitza, hura eutsi edo bertatik igotzeko.
abenka
Kostaldetik urrun dagoen itsas eremua.
itsas zabal
Itsaso zabaleko ur eremu bertikalari dagokiona, plataforma kontinentaletik kanpo.
pelagiko
Ur azpian murgildu eta bertan ibiltzeko erabiltzen den soinekoa, kasko batez hornitua.
eskafandra
Itsasoan edo ibaian, uraren korrontearen mendean.
jitoan
Itsasontzien gainean ontzigaina inguratuz egoten den eskudel edo hesi goratu modukoa, pertsonak eta gauzak uretara ez erortzeko.
karel
Ontzi, globo aerostatiko eta antzekoak geldiarazi, jaitsiarazi edo egonkortzeko gehitzen den pisua, maiz gai astuneko zakuetan banatuta.
lasta
Petrolioa garraiatzeko diseinaturiko ontzia.
petrolio-ontzi
Petrolio-ontzia.
petroliontzi
Denetariko zamak, hots, materialak eta salgaiak, garraiatzeko erabiltzen den ontzia.
zamaontzi
Ibai bateko ertzean kokaturik dagoen portua.
ibai-portu