Advanced Search
Search Results
67 total results found
Energiaren kontsumoa aurreztu edo murriztu egiten duen gailua.
aurrezkailu
Tentsio elektrikoa edo jariakin baten presioa egonkortu edo erregulatzen duen gailua.
egonkorgailu
Deitu nahi den pertsonak telefonoa hartzen ez duenean, hari ahozko mezua uzteko aukera ematen duen gailua edo sistema.
erantzungailu
Edonolako gai edo materialak toki edo pieza batetik bestera eramateko pasabidea.
konduktu
Gailu edo sistema bateko bi elementu edo osagai lotu, gailu edo sistema horretako funtzionamendua abiarazteko.
konektatu
Mekanismo bat abian ez jartzeko segurtasunez ezartzen den gailua, jarri eta kendu egin daitekeena.
segurtagailu
Plastiko edo beirazko harizpi mehea, argia transmititzen duena, argiztapenerako eta datuen transmisio azkarrerako erabiltzen dena.
zuntz optiko
Azeleratu edo abiadura handitzeko ibilgailuetan izaten den gailu edo mekanismoa.
azeleragailu
Zirkunferentzia formako pieza, gehienetan metalezkoa.
zirrindola
Metal edo beste material bateko pieza, erdiko zulo zirkular batekin, torloju batean ahokatu eta azkoin batez estutuz, torlojuko buruaren eta azkoinaren arteko karga banatu egiten duena.
zirrindola
Zura, metala edo beste material bat lantzean sortzen den zerrenda mehe kiribil edo kurbatua.
txirbil
Txirbila.
txirlora
Lehengai jakin batzuk, adibidez petrolioa eta azukrea, birfintzeko industria instalakuntza.
birfindegi
Zerbaitek elektrizitatez funtziona dezan beharrezko lanak egin.
elektrifikazio
Toki bat sare elektriko batera lotu edo hartaz hornitu.
elektrifikazio
Ehundu edo hariak eta zuntzak elkarri lotzeko makina.
ehungailu
1-100 nanometro bitarteko eskala edo magnitude-ordena, neurri horretako objektuak biltzen dituena.
nanoeskala
Abeilanatu edo azalera batean egindako zuloko sarrera zabaltzeko ekintza, barruko bizarrak kendu eta torlojua ondo sartzeko.
abeilanaketa
Abeilanatu edo azalera batean egindako zuloko sarrera zabaldu eta garbitzeko fresa.
abeilanatzaile
Hortz ebakitzaileak dituen metalezko pieza, hura azkar biraraziz azalera bateko materiala jan egiten duena, hari forma jakina emateko.
fresa