Advanced Search
Search Results
139 total results found
Unekoa argudiatu eta justifikatzeko aipatzen den aurreko erabaki edo epaia.
aurrekari
Epaitegietako prozesu edo epai batean aipatu eta argudiatu egiten diren arrazoi faktikoetako bakoitza.
aurrekari
Aurrez egindako ebazpen, agindu edo arau bat bertan behera uztea.
ezeztapen
Krimen batean bortizkeriaz hildako pertsona.
interfektu
Zerbait mugatu, definitu, zehaztu edo erabaki.
xedatu
Besterenezintasuna besterendu, eskualdatu edo transmititu, hala nola saldu, eman edo utzi, ezin daitezkeen ondasun eta eskubideen nolakotasun edo ezaugarria da.
besterenezintasun
Ganbio-letra edo bestelako ordainketa-titulu bat jaulkitzen duena.
igorle
Gai bati buruzko arau edo lege batzuk testu bateratu batean bildu.
kodetu
Zerbait alokatu edo alokairuan hartu eta ematea eta horretarako kontratua.
akurapen
Beste baten ekintza edo jokabidearen ondorioz norberarengan eta norberaren ondasunetan pairatutako kalte edo galera.
kalte-galera
Berandutzagatik ordaindu beharreko interes gehigarria.
berandutza-interes
Bazkun edo elkarte bateko kidea, bereziki lan edo diru ekarpenak egiten dituena.
bazkide
Abala ematen duen pertsona edo erakundea.
abal-emaile
Usufrukturako eskubidea izan edo hartaz gozatzen duena.
usufruktudun
Kreditu-titulu edo kontratu batean ezartzen den obligazioa betetzeko hirugarren pertsona batek hartzen duen berme edo konpromiso solidarioa.
abal
Arau edo araudia osatu eta ezartzeko ekintza eta horren ondorioa.
arauketa
Pertsona baten ordezko gisa, zor bat ordaintzeko konpromisoa hartu.
abalatu
Ondareari dagokiona.
ondaretar
Espainiako Erkidego Autonomo batek bertako legebiltzar edo asanbleak onartuta bere eskumen legegileei jarraiki promulgatu eta bere lurraldean aplikatzeko indarrean sartzen duen legea.
lege autonomiko
Bi pertsonek elkarrekiko harreman afektiboan eta bizikidetza aske, publiko eta egonkorrean oinarritzen den batasuna.
izatezko bikote