Advanced Search
Search Results
44 total results found
Sasi edo lahar eta antzeko landareez aski beterik dagoen eremua.
sasitza
Argitalpen bateko argazki baten azpian jartzen den testua, azalpen edo iruzkin gisa.
argazki-oin
Erregeordeak agintzen duen aldia.
erregeordealdi
Uhar bateko urak ibarrera iritsita, hark dakartzan material solidoen metaketa, deiekzio-kono moduan.
alubioi-kono
Lau angelu zuzen dituen eta lau aldeak binaka paraleloak dituen lauki edo koadrilateroa.
laukizuzen
Lau aldeak berdinak, beraien arteko angelu zuzenekin, dituen koadrilateroa.
karratu
Alde guztiak eta haien arteko barne angeluak berdinak dituen poligonoa.
poligono erregular
Gainazal osoa edo horren zati bat kurbatua duen gorputz geometrikoa.
gorputz biribil
Espazioan gainazal batek mugatu eta bolumena hartzen duen irudi geometrikoa.
gorputz geometriko
Elkar ebakitzen ez duten zuzenkiek osatu eta barnean hutsunerik ez duen poligonoa.
poligono sinple
Poligono sinple batean ondoz ondoko bi aldeen artean poligonoaren barne aldean osatzen den angelua.
barne angelu
Poligono sinple batean, alde baten eta ondoko alde baten luzapenaren artean osatzen den angelua.
kanpo angelu
Zirkunferentzia bati buruz, erpina zirkunferentziatik kanpo eta bi aldeak zirkunferentzia ebaki edo ukitzen duten angelua.
kanpo angelu
Aldagai dependente baten eta beste aldagai independente baten arteko korrelazioa, hirugarren aldagai batek aldagai independentean duen eragina baztertuz.
korrelazio erdipartzial
Aldagai dependente baten eta, multzo gisa harturik, aldagai independente batzuen arteko korrelazioa.
korrelazio anizkoitz
Aldagai edo bektore bien arteko korrelazio-multzoa, aldagai edo bektore horietako batean zehazten diren desfase edo desplazamendu desberdinetarako.
korrelazio gurutzatu
Test batean, test osoko puntuazioaren eta item edo galdera jakin bateko puntuazioen arteko korrelazioa, itemaren fidagarritasuna neurtzeko baliatzen dena.
item-test korrelazio
Bi aldagai estatistiko multzoen arteko baterako korrelazioa aztertzen duen teknika.
korrelazio kanoniko
Pista batean tarteka jarritako hesi modukoak gainditu behar direla egiten den kirol oin-lasterketa.
hesi-lasterketa
Urteko hilabete guztietarako izandako prezipitazioa (P) mm.tan eta batez besteko tenperatura (T) Celsius gradutan batera eta P=2T eskalan irudikatzen dituena diagrama.
diagrama onbrotermiko