Advanced Search
Search Results
31 total results found
Direlako zuhaixken multzoa edo eremua, bestelako basa landareekin nahasirik.
sastraka
Abereentzat prestaturiko tokia.
abeletxe
Argitalpen batean txertatzen den irudi baten oinean edo apzina jartzen den testua, irudia azaldu edo horri buruzko iruzkin bat egiteko.
irudi-oin
Legea edo araudia hausteagatik administrazio publikoak edo epaitegi batek ezarririko zigorra.
zehapen
Hainbat kategoria edo modalitate kualitatibo hartzen dituen aldagaia.
aldagai kategoriko
Bi aldagai kuantitatiboen arteko erlazio estatistikoa.
korrelazio
Ibai batek bere urak itsasora edo aintzira batera isurtzen dituen ibai-zatia.
ibai-aho
Lurraren ipar edo hego puntu muturrekoena.
lurburu
Eguzkiaren erradiaziotik lorturiko energia-iturri berriztagarria, erradiazio horrek sortzen duen beroa aprobetxatuz edota panel fotovoltaikoen bitartez elektrizitatea sortuz.
eguzki-energia
Partikular, enpresa edo beste erakundeei kredituak eta maileguak ematen jarduten duen enpresa.
kreditu-erakunde
Sistema informatiko edo ordenagailu bat internet edo sare telematiko batera konektaturik izateagatik etor daitekeen edonolako arriskua, hala nola zibererasoak eta ziberdelituak.
ziberarrisku
Bigarren mailako polinomio bat zerora berdinduta suertatzen den ekuazioa.
bigarren mailako ekuazio
Partzialki edo osorik, aldiro edo iraunkorki, gelatutako lurzorua
kriosol
Zorizko gertaera bitarren segida independente batean, gertaera horietako bat r aldiz gertatu arte beste gertaera hainbat aldiz gertatzeko probabilitatea ematen duen probabilitate-banaketa.
banaketa binomial negatibo
Elektroiak jaso edo emateagatik karga elektrikoa duen atomo edo molekula
ioi
.
Gizakiak bere jardueretan erabilita saneamendu-sare edo estolderia-sistema batean jasotako ur kutsatua.
ur beltz
Gorputzaren atal bat leku batean finkatu eta aldi berean mugitzen uzten dion larruazal-tolesa.
frenulu
Zenbakitzailean nahiz izendatzailean adierazpen algebraikoak, adiera hertsiagoan polinomioak, dituen zatikia.
zatiki aljebraiko
Enpresaren pasibo galdagarria edo zorren guztizkoa zati ondare garbia eginez kalkulatzen den finantza-ratioa.
zorpetze-ratio
Antxoaren antzeko arraina, Atherinidae familiakoa.
abixoi