Advanced Search
Search Results
24 total results found
Zurezko plataforma baten azpian burdinazko hortzak dituen tresna, irauli gabe soroetako lurra harrotzeko erabiltzen dena.
besare
Kirten luze bati erantsitako hortz zerrenda lerrokatua duen tresna, belarra edo hostoak biltzeko erabiltzen dena.
eskuare
Euskarri batean hortzak dituen tresna, kirten luzekoa, lurrean sakabanaturik dagoen belarra, lastoa edo bestelakoak biltzek erabiltzen dena.
arrastelu
Lihoa garbitzeko hortzak dituen eskuko tresna.
arrastelu
Eskuarearen hortz punta edo hortza bera.
adaxka
Abereak, zehaztu gabe, zaintzen dituen pertsona.
ganaduzain
Ardiak itxitura baten barruan edo aterpean edukitzeko instalakuntza.
arditegi
Euskal Herriko oinetako tradizionala, bereziki baserri lanetarako erabilia, larruzko edo gomazko zola duena, zangora oinbularra edo orkatila inguratzen duen soka batez lotzen dena.
abarka
Esnea jetzi eta biltzeko ontzi handia, gaztak egiteko ere erabiltzen dena.
abatz
Egurra gordetzeko tokia.
abartegi
Txoriak izutzeko baratze eta soroetan jartzen den giza itxurako panpina.
txori-zomorro
Txitak edukitzeko zotzekin egindako kaiola.
txitasar
Txerriaren familiako aberea, orokorrean.
abere beltz
Ureztatzeko erabiltzen den ontzia, hara ura sartzeko zulo batez eta ura bertatik zabaltzeko zulodun tutu batez hornitua.
ureztaontzi
Tarteka arantzak dituen burdin haria, horizontalean luzatuz eta tarteka hesoletan iltzatuz hesia egiteko erabiltzen dena.
txarrantxa
Zurezko pieza lodi eta sendoa, mutur puntadun batekin, lurrean iltzatu eta hesiak egiteko erabiltzen dena, haien artean sarea edo txarrantxa zabalduz.
hesola
Zuntz begetalak bereizteko erabiltzen den tresna, haiek azaleran zehar banaturik dauden hortz edo arantzetatik pasaraziz.
txarrantxa
Belar pila.
belartza
Lau hortzetako golde tradizionala, egun gutxitan erabilia.
nabasai
Belar-metak eusteko haien erdian bertikalean jartzen den zurezko ardatza.
metaziri