Advanced Search
Search Results
36 total results found
Ura biltzeko aska handia.
urmael
Lurretik ura berez ateratzen den gunea.
iturbegi
Ura lur azpitik ateratzen den lekua.
iturburu
Lurrazpian pilatutako ur geruza edo bolumena.
ur freatiko
Iturburu, ura lurrazpitik azaleratzen den gunea.
urburu
Iturbegi.
urbegi
Uraren pareko konposatu kimikoa, uraren bi hidrogeno atomoen ordez, bi deuterio isotopo dituena.
ur astun
Isurkari edo likido koloregabe, usaingabe eta zaporegabea, Lurrean oso ugaria, itsasoak, aintzirak eta ibaiak osatuz eta bizitzarako osagai funtsezkoa dena.
ur
Kare edo kaltzio karbonato eta gatz kopuru txikiak dituen ura, horren ondorioz etxeko nahiz industriako erabilerarako egokia dena..
ur bigun
Kaltzio karbonato eta gatz kopuru handiak dituen ura, horregatik etxean eta industrian erabiltzeko desegokia dena.
ur gogor
Bi atomo hidrogenoz eta bi atomo oxigenoz osaturiko konposatu kimikoa, itxuraz uraren oso antzekoa, oso oxidatzailea eta nahiko ezegonkorra dena.
ur oxigenatu
Euritik zuzenean datorren ura.
euri-ur
Katioirik eta anioirik gabeko ura, ur destilatutik gertukoa baina hark ez bezala elementu neutroak izan ditzakeena..
ur desionizatu
Mikroorganismo edo agente patogenorik gabeko ura.
ur esterilizatu
Naturan geldirik dagoen ura.
ur hil
Naturan berez jariatzen den ura; ur korronteduna.
ur bizi
Hondakinak jasotzen dituzten ur kutsatuak.
hondakin-ur
Gizakiak bere jardueretan erabilita saneamendu-sare edo estolderia-sistema batean jasotako ur kutsatua.
ur beltz
Gizakien gorotzak jasotzen dituztenur kutsatuak.
ur fekal
Lurraren sakon-sakonetik ateratzen den ura, gehienetan fenomeno bolkanikoekin loturik.
ur berri