Advanced Search
Search Results
32 total results found
Hariak, oihalak eta jantziak ekoizten dituen artisau eta industria jarduera.
ehungintza
Enpresari edo enpresa kudeatu eta administratzen duenaren jarduera.
enpresaritza
Errege edo erregina izatearen agintaritza.
erregetza
Irakasle-ikasketak.
magisteritza
Ibilgailuak, bereizki ontziak eta hegazkinak, gidatzeko ekintza, teknika eta lanbidea.
pilotutza
Mahastien laborantza edo hazkuntza.
mahastizaintza
Urmael edo sarez inguratutako aintzira, itsaso edo ibai eremuetan garatzen den arrain-hazkuntza.
piszikultura
Mirabe edo beste baten etxeko laguntzaile gisa diharduenaren egoera edo lanbidea.
mirabetza
Herriz herri eta kalez kale egiten den salmenta.
errekardaritza
Oihalak egiteko industria eta lanbidea.
oihalgintza
Idazlearen jarduera eta lanbidea.
idazletza
Administrari edo bulegariaren jarduera.
administraritza
Aulkigile denaren lanbidea; aulkien ekoizpena.
aulkigintza
Saskiak ekoiztea; saskigilearen lanbidea.
saskigintza
Otarreak egitea; otargilearen lanbidea.
otargintza
Itsaso, aintzira eta ibaietako arrainak harrapatzeko lehen sektoreko jarduera ekonomikoa eta horri dagokion lanbidea.
arrantza
Adreiluak ekoizten dituen industria, orokorrean.
adreilugintza
Elikagaien kontserbak egiteko teknika eta jarduera.
kontserbagintza
Papera ekoizteko teknika, jarduera eta industria.
papergintza
Beira ekoitzi eta lantzearen jarduera, teknika eta industria.
beiragintza