Advanced Search
Search Results
12 total results found
Likidoa edateko erabiltzen den ontzi txikia, kristalezkoa gehienetan.
godalet
Hautsa, bereziki tabakoarena, botatzeko ontzi txikia.
hautsontzi
Likidoak edateko ontzi txikia, batzuetan heldulekua duena, beira edo portzelanazkoa izaten dena.
katilu
Katilu txikia, kafea, tea eta bestelako infusioak hartzeko erabili ohi dena.
kikara
Ureztatzeko erabiltzen den ontzia, hara ura sartzeko zulo batez eta ura bertatik zabaltzeko zulodun tutu batez hornitua.
ureztaontzi
Ureztaontzia.
ureztailu
Etxe, lokal eta eraikinetako sarreretan aterkiak jartzeko jarri ohi den ontzi zilindriko luzea.
aterkiontzi
Laborategietan mikroorganismoen ugalketarako, ehunen hazkuntzarako edota horien laginak gordetzeko erabiltzen den beira edo plastikozko ontzi biribil lau estalkidun eta sakonera txikikoa.
Petri plaka
Likidoak, hauts-produktuak edo pilulak sartzeko botila txikia.
flasko
Beira edo beste material bateko ontzi zilindriko txikia da, likidoak edan edo ahora eramateko erabiltzen dena.
baso
Kono moztu baten forma duen beirazko edo plastikozko ontzia, zilindro formako aho batekin, kimika eta fisikako laborategiko lanetan erabili ohi dena.
Erlenmeyer matraze
Ipurdi zabaleko eta aho estuko beirazko edo plastikozko ontzia, kimika eta fisikako laborategiko lanetan maiz erabiltzen dena.
matraze