Advanced Search
Search Results
27 total results found
Elikagaiak aztertzen dituen zientzia, bereziki haien osagaiak, ezaugarriak eta propietateak nahiz haiek manipulatu, ekoiztu eta kontserbatzeko teknika egokiak.
bromatologia
Zelulak aztertzen dituen zientziaren adarra.
zitologia
Fruitu jangarriak ikergai dituen botanika eta nekazaritzaren adarra.
pomologia
Arroka sedimentarioen sorrera eta horien segida estratu edo geruzetan aztertzen dituen geologiaren adarra.
estratigrafia
Klima izaki bizidunengan duen eragina aztertzen duen jakintza-arloa.
bioklimatologia
Ekosistema bateko komunitate biologiko bateko espezie desberdinetako poulazioen arteko harremanak aztertzen dituen ekologiaren adarra.
sinekologia
Glaziarrak eta bestelako izotz-masa naturalak ikertu eta aztertu egiten dituen jakintza-arloa, besteak beste, geofisika, geologia eta klimatologiaren ikuspuntutik garatzen dena.
glaziologia
Klima, orokorrean eta eskualde jakin batean, horren ezaugarriak, bilakaera eta hura eragiten duten faktoreak ikertzen dituen zientzia.
klimatologia
Sedimentuen sorrera, garraioa, finkapena eta metaketa, eta bereziki horren ondorioz sortutako arroka sedimentarioak eta horien antolamendua ikertzen dituen geologiaren adarra.
sedimentologia
Bizitza eta izaki bizidunak, haiek garatzeko kondizio fisiko-kimikoekin batera, ikertzen dituen zientzia.
biologia
Hizkuntza orokorrean nahiz hizkuntzak partikularrean, haien jatorria, bilakaera, egitura eta erabilera aztertzen dituen diziplina teoriko eta zientifikoa.
hizkuntzalaritza
Historiaurreko eta Antzinaroko siderurgia edo burdingintza ikertzen duen jakintza-arloa.
paleosiderurgia
Historiaurreko eta Antzinaroko metalurgia edo metalgintza ikertzen duen jakintza-arloa.
paleometalurgia
Aztarnategi arkeologikoetan atzemandako animalien aztarnak ikertzen dituen jakintza-arloa, zoologia eta arkeologiako ezagutzak biltzen dituena.
arkeozoologia
Ingurune baten eta bertan bizi diren izaki bizidun guztien arteko harremanak ikertzen dituen zientzia.
ekologia
Portaera nerbio-sistemako mekanismo fisiologikoen bitartez aztertzen duen diziplina.
neuropsikologia
Antzinako klima ikertzen duen jakintza-arlo zientifikoa.
paleoklimatologia
Zenbakiak, multzoak, figura geometrikoak, haien arteko erlazioak eta hortik eratortzen diren beste entitate abstraktoak ikertzen dituen jakintza-arlo logiko-deduktiboa.
matematika
Eskura dauden baliabideak eta ondasunak eskasak direla aintzat harturik, giza beharrizanak nola asetzen diren aztertzen duen zientzia.
ekonomia
Delako programa edo sistema ikertzen dituen informatikaren adarra.
adimen artifizial