Advanced Search
Search Results
452 total results found
Larunbata, asteko seigarren eguna.
ebiakoitz
Pertsona kutsatu baten kontaktuen bilaketa egiten duen profesionala.
aztarnari
Izaki bizidunetako prozesu kimikoak ikertzen dituen zientzialaria.
biokimikari
Frijitzen edo egosten diren elikagaiak atera edo haietatik bitsa ateratzeko sukaldeko tresna, kirten bati erantsitako zulodun xafla batez osaturik dagoena.
bitsadera
Besteei bizarra eginez bizimodua ateratzen duen pertsona.
bizargile
Besteei bizarra eginez bizimodua ateratzen duen pertsona.
bizargin
Zirtzila edo balio eskaseko gauzak atez ate saltzen dituen pertsona.
bizkarkari
Elikagaiak aztertzen dituen zientzia, bereziki haien osagaiak, ezaugarriak eta propietateak nahiz haiek manipulatu, ekoiztu eta kontserbatzeko teknika egokiak.
bromatologia
Zarata nahasi jarraitu, etengabe eta iraunkorra, hala nola intsektu batzuek hegan egin, haize biziak eta urak erortzean egiten dutena.
burrunba
Asteko laugarren eguna, asteazkenaren ondorengoa eta ostiralaren aurrekoa.
eguen
Hariak, oihalak eta jantziak ekoizten dituen artisau eta industria jarduera.
ehungintza
Ekonomia ikertu edo ekonomian aditua den pertsona.
ekonomialari
Beste emakume bat erditzen laguntzea lanbide duen emakumea.
emagin
Enpresari edo enpresa kudeatu eta administratzen duenaren jarduera.
enpresaritza
Erakusketa batean parte hartzen duena, bere produktuak edo lanak erakutsi eta saltzeko.
erakusketari
Errege edo erregina izatearen agintaritza.
erregetza
Eskuen mugimendu azkarrez karta, pilota edo beste objektu txikiekin jolas eta trukoak egiten dituen pertsona.
eskujokari
Zola espartuz eta gainaldea oihalez egindako oinetakoak.
espartin
Metodo estatistikoetan ikertu eta haietan aditua den profesionala.
estatistikari
Bigungarrizko txalekoa, 2020ko hamarkadaren hasieratik ustez bereziki Espainiako goi klaseko eta eskuineko pertsonek jantzi eta beraz klase sozial eta ideologia horrekin identifikatzen dena.
fatxaleko