abako
1. izen · Kalkuluak egiteko esku-tresna, koadro baten barruan jarritako hari paraleloetan sartutako bola mugikorrek osatua.
Zer: tresnak
Gaztelaniaz: ábaco
2. (arkitektura) izena · Zutabe baten kapitelaren gainean jartzen den prisma formako pieza.
Gaztelaniaz: ábaco [arquitectura]
Loturiko hitzak
zokalo1. Kanpora azaleratu eta erliebe gisa agertzen den basamentu edo lurrazal kontinentaleko oinarriaren zatia, arroka igneo edo metamorfikoek osatua eta oso higatuta azaltzen dena.
2. Eraikin bateko hormen oinarria.
3. Pareta bateko behe aldean jartzen den zurezko edo zeramikazko zerrenda, alde hori babesteko jartzen dena.
zimentarri1. Zimendurako erabiltzen den harria; zimendua bera.
2. Zerbaiten oinarria edo funtsa.
naba-teila1. Hodi-teila.