Egun, 11113 hitz dauzkagu Gizapedia Hiztegian.

Esparruak



Gehitutako azken hitzak

agustinianismo

Atzizkia: -ismo
1.  (filosofia)  izena · San Agustinengandik eratortzen den tradizio filosofiko eta teologikoa.

agustindar

Atzizkia: -dar
1.  (erlijioa)  izena · San Agustinen erregelari jarraitzen dion ordenako kidea.

2.   adjektiboa · San Agustinen erregelako ordenakoa edo ordena horri dagokiona.

3.  (filosofia)  adjektiboa · Agustin Hiponakoaren teologiari eta filosofiari dagokiona.

tenkaketa

Atzizkia: -keta
1.  (teknologia)  izena · Bereziki soka, hari edo harizpi batez mintzatuz, hura tenkatu edo tira eginez zurruntzeko ekintza edo horren ondorioa.

berandutze-interes

Esparrua: lokuzioa
1.  (finantzak)  izena · Ordaintzeko obligazio bat ezarritako epean bete ez denean, atzerapenagatik ordaintzen den interesa.

altzairu uzkurtu

Esparrua: lokuzioa
1.  (metalurgia) (aldaera)  izena · Altzairu korrugatu.

livoniera

Atzizkia: -era
1.  (hizkuntza)  izena · Livoniarren etniako hizkuntza.

livoniar

1.  (etnonimoak)  izena · Egun Letoniako eta Estoniako lurraldeak hartzen dituen Livonia eskualde historikoko biztanlea; eskualde historiko horretako etniako kidea.

2.   adjektiboa · Livoniako eskualdekoa, Livoniari dagokiona.

hizkuntza eranskari

Esparrua: lokuzioa
1.  (hizkuntzalaritza)  izena · Lexema edo erro bati morfemak gehituz esanahia duten hitzak eta esaldiak eratzen dituen hizkuntza.

baterako aitorpen

Esparrua: lokuzioa
1.  (enpresa)  izena · Errentaren gaineko zergaz mintzatuz, familia-unitate bateko kide guztiek bere errentak aitorpen bakar batean bateratzen dituzteneko aitorpen-aldaera.

baterako tributazio

Esparrua: lokuzioa
1.  (enpresa)  izena · Errentaren gaineko zergaz mintzatuz, familia-unitateko kide guztiek bere errentak aitorpen bakar batean bateratzen dituzteneko errenta-aitorpenaren aldaera.

arku voltaiko

Esparrua: lokuzioa
1.  (aldaera) (elektrizitatea)  izena · Arku elektriko.

arku elektriko

Esparrua: lokuzioa
1.  (elektrizitatea)  izena · Gas-ingurune batean eta beraien artean potentzial-diferentzia handia dagoen bi elektrodoen artean gertatzen den deskarga elektroestatikoa.

votiera

Atzizkia: -era
1.   izena · Errusiako ipar-mendebaldeko Ingriako eskualdeko votiarren hizkuntza, fino-ugriar hizkuntza-familiakoa, XXI mendearen hasieran hiltzeko zorian zegoena.

maskortegi

Atzizkia: -tegi
1.  (arkeologia)  izena · Gizakiek antzinako denboretan bildu eta kontsumitutako moluskuen maskorrak biltzen dituen aztarnategi arkeologikoa.

grabitate-indar

Esparrua: lokuzioa
1.  Planeta batek gorputz batean eragiten duen erakarpen-indarra, pisuaren baliokidea, masarekin proportzionala dena, grabitatearen azelerazioa proportzionaltasun-konstantea izanik.

grabitate

1.  (fisika)  izena · Planeta batek gorputz batean eragiten duen grabitazioaren efektua.

ekonomia ekologiko

Esparrua: lokuzioa
1.  (ekonomia)  izena · Sistema ekonomikoen iraunkortasuna aztertzen duen diziplinarteko jakintza-arloa.

grabitazio unibertsalaren konstante

Esparrua: lokuzioa
1.  (fisica)  izena · Grabitazio-indarraren proportzionaltasun-konstantea, grabitazio-indarra bi gorputzen masen biderkadurarekin eta haien arteko distantzia karratuarekin erlazionatzen denean.

Friedmann-en ekuazio

Esparrua: eponimoak
Esparrua: lokuzioa
1.  (fisika)  izena · Unibertsoaren hedapenari buruzko ekuazioa, unibertso homogeneo eta isotropoan eta erlatibitate orokorraren teoriaren markoan.

krobitxet

1.  (zaharra) (ipar)  izena · Hilotzen aurpegian jartzen den zapia.

izerkari

Atzizkia: -kari
1.   izena · Hilotzen aurpegian edo gorpuan jartzen den oihala.

izerdi-zapi

Esparrua: lokuzioa
1.   izena · Hilotzen aurpegia edo gorpua estaltzeko jartzen den oihala.

2.  (gutxi erabilia)  izena · Izerdia xukatzeko zapia edo xukadera.

desazkundezale

Atzizkia: -zale
1.   adjektiboa · Desazkunde edo hazkunde ekonomikoa gizarte ongizaterko bide iraunkor gisa ukatzen duena.

desazkunde

Atzizkia: -kunde
1.  (ekonomia)  izena · Hazkunde ekonomiko mugagabearen iraunkortasun-eza, bereziki ingurumenean eta baliabide berriztaezinetan sorrarazten dituen arazoengatik, baieztatzen duen teoria ekonomikoa.

2.  (politika)  izena · Gizarte ongizate iraunkorrerako bide gisa hazkunde ekonomikoa ukatzen duen gizarte mugimendua.

turismofobia

Atzizkia: -fobia
1.  (turismoa)  izena · Masa-turismoaren eta gainturismoren aurka bertako jendeak duen jarrera.

gainturismo

Aurrizkia: gain-
1.  (turismoa)  izena · Gehiegizko turismoa, ingurumenean eta bertakoen bizi-kalitatean eragin negatiboa duena.

hil-mihise

Esparrua: lokuzioa
1.  (aldaera)  izena · Hil-oihal.

ilusio optiko

Esparrua: lokuzioa
1.  (psikologia)  izena · Gauzak errealitatean ez diren bezala ikusarazten dituen irudia edo irudi multzoa.

phi efektu

Esparrua: lokuzioa
1.  (psikologia) (aldaera)  izena · Phi fenomeno.

phi fenomeno

Esparrua: lokuzioa
1.  (psikologia)  izena · Irudi batzuen segida errepikakorrak mugimenduaren ilusio optikoa eragiten dueneko hautemate-fenomenoa.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza