afrikanista
Atzizkia: -ista
1. izena · adjektiboa · Afrikako gaiak ikertzen dituen pertsona.
Gaztelaniaz: africanista
2. (historia) izena · adjektiboa · XIX. mendearen bukaeran, Espainiak Afrikan esku hartu eta koloniak ezartzearen alde jardun zuten intelektual eta politikari multzoa.
Gaztelaniaz: africanista [político]
3. (historia) adjektiboa · Delako asmo politikoari dagokiona.
Gaztelaniaz: africanista [política]
4. (historia) izena · adjektiboa · Espainiak Afrikako iparraldean XX. mendearen hasieran burutu zituen kanpaina militarretan lortutako merituengatik maila militar altura heldu ziren militarretako bakoitza.
Gaztelaniaz: africanista [militar]
Loturiko hitzak
duma1. Errusiako asanblea edo ganbera legegilea.
labar-arte1. Arroka gainean egindako irudikapen artistikoen multzoa, bereziki Paleolito garaian kobazuloetan ohikoa zena.
agape1. Antzinako kristauek elkarrekin egin ohi zuten adiskidetasunezko otordua.
2. Lagun edo ahaideen arteko otordua.