arabesko
1. (artea) izena ยท Figura geometrikoak, xingolak, hostoak eta loreak biltzen dituen apaindura arkitektoniko oparo eta trinkoa, behe-erliebea osatuz harri edo egur gainean zizelkatua edo igeltsuz moldatua.
Gaztelaniaz: arabesco
Loturiko hitzak
polikromia1. Bereziki artelanez mintzatuz, kolore aniztasuna; kolore anitzekoa denaren nolakotasuna.
artelan1. Eder, deigarri edo adierazgarri izatea xede duen egintza eta horren emaitza.
2. Auzolan.
erliebe hondoratu1. Irudiak barruraka, materialaren jatorrizko mailatik behera, zizelkatu edo landu egiten diren eskultura-teknika; teknika horrekin egindako lana.