arrakala
1. izen · Azalera bateko urradura edo irekidura luzea.
Gaztelaniaz: grieta, brecha
Sinonimoak: zirritu, zirrikitu, arrail
2. (soziologia) izen · Genero, klase edo talde sozialen arteko desberdintasuna (genero arrakala, soldata arrakala).
Gaztelaniaz: brecha
Ingelesez: gap
Sinonimoak: arrail
Loturiko hitzak
lidergo autoritario1. Bereizi ohi den lidergoetako mota bat, non liderrak erabakiak bere kabuz hartu eta aginduak ematen dituen, lan talde osoaren kontrola hartuz.
esklusio1. Zerbait edo norbait nonbaitetik kanpoan utzi edo kanporatzea.
2. Pertsona edo talde bat baztertzea edo baztertuta egotea.
queer teoria1. Generoaren eta sexualitatearen normatibitate edo arauei aurre egin, kolokan jarri eta ukatu egiten dituen teoria soziologikoa.