aurkibide
Atzizkia: -bide
1. (biblioteka) izen · Liburu eta antzeko dokumentuetan, atalen eta azpiatalen araberako banaketa era laburtuan azaltzen duen zerrenda ordenatua.
Gaztelaniaz: índice [libro]
Hitz eratorriak: aurkibide analitiko
Loturiko hitzak
funts bibliografiko1. Pertsona edo erakunde batek bere ohiko jardueran zehar bildutako liburu edo dokumentu bibliografikoen multzoa, gehienetan aski homogeneoa dena.
gidaliburu1. Gai jakin bati buruzko azalpen eta argibideak formatu sinoptiko edo laburtuan ematen dituen liburua.
liburu zuri1. Gai jakin bati buruzko azalpen zabala egiten duen txosten edo gida.