axioma
1. (filosofia) izena · Bere egiatasuna berezkoa edo argia izateagatik frogatu behar ez den proposizioa.
Gaztelaniaz: axioma [proposición evidente]
2. (filosofia) izena · Logikaz garatzen diren diziplinetan, hala nola matematikan, ukaezinak diren edo berez egiazkotzat hartzen diren printzipioetako bakoitza.
Gaztelaniaz: axioma [principio]
Loturiko hitzak
absolutismo1. Pertsona edo organo baten erabateko boterean eta gobernu autoritarioan oinarritzen den sistema politikoa.
2. Absolutuak, hots, zurrunak eta hertsiak, diren printzipioetan oinarritzen den doktrina.
adimen1. Gauzez jabetu, ulertu, ikasi, arrazoitu eta problemak ebazteko ahalmena.
2. Zentzuz eta zuhurtziaz jokatzeko ahalmena.
antitetiko1. Antitesiari dagokiona; zerbaiten aurkakoa dena.