bilau
1. (historia) izena · Erdi Aroko nekazari askea, jaunaren mendean ez zegoena eta alodio izeneko lur propioak lantzen zituena.
Gaztelaniaz: campesino libre [Edad Media]
2. izena · adjektiboa · Herri xehekoa eta beraz noblea ez den pertsona.
Gaztelaniaz: plebeyo
3. adjektiboa · Makur jokatzen duen pertsona.
Gaztelaniaz: villano
4. adjektiboa · Ekintza edo jokabideez mintzatuz, zitala, doilorra.
Gaztelaniaz: ruin [no referido a personas]
Gaztelaniaz: despreciable
Loturiko hitzak
inperio1. Estatu batek beste herri, herrialde edo lurralde batzuk menderatzen dituen antolaketa politikoa, enperadore baten buruzagitzapean; herri, herrialde eta lurralde horien multzoa.
errege ezkontide1. Erreinatu egiten duen erreginaren ezkontidea.
birkonkista1. Aurrez armada inbaditzaile batek mendean hartutako lurraldeak bertako edo jatorriko herriak edo haren mesedetan diharduen armadak edo talde armatuak berriz ere bereganatzea.
2. Indarrez kendutako eskubideak berreskuratzea.