birgaikuntza
Aurrizkia: bir-
Atzizkia: -kuntza
1. (arkitektura) izen · Zerbait berritzeko prozesua eta horren ondorioa.
Gaztelaniaz: rehabilitación [edificios, ...]
2. izen · Desgaia den norbait berriz ere gai bihurtzeko prozesua eta horren emaitza positiboa.
Gaztelaniaz: rehabilitación [personas]
Sinonimoak: birgaitze
Loturiko hitzak
ezponda1. Lur eremu inklinatua, altuera desberdinetako bi eremu bereizten dituena, hala nola amildegi baten oinarrian.
2. Altueran dagoen eremu bat behera ez etortzeko eraikitzen den harresi inklinatua.
eustorma1. Euste-horma.
tinpano1. Kanpo belarriaren eta erdiko belarriaren artean dagoen mintza, soinuen bibrazioak jaso eta belarriko hezurtxoetara mekanikoki bideratzen dituena.
2. Frontoi bateko erlaitz inklinatu eta horizontalaren artean zabaltzen den horma zati triangeluarra.
3. Atabal zabal baten forma duen perkusiozko musika-tresna.
4. Astrolabio baten plaka finkoa, non zeruko koordenatuak grabaturik dauden.