buruz buru
Esparrua: lokuzioa
1. aditzondoa · Elkarrekin ari diren pertsonei buruz, bata bestearen aurrean.
Sinonimoak: aurrez aurre
Sinonimoak: bekoz beko
Gaztelaniaz: mano a mano
2. aditzondoa · Bata bestearen aurka, gorputzarekin indar eginez.
Sinonimoak: gorputzez gorputz
Gaztelaniaz: cuerpo a cuerpo
3. (kirola) aditzondoa · Kirol eta jokoetan, bien arteko lehian.
Gaztelaniaz: mano a mano [compitiendo]
4. aditzondoa · Pilota jokoan, banaka, pilotari bat beste baten aurka.
Gaztelaniaz: mano a mano [en el juego de pelota, uno contra uno]
5. aditzondoa · Alde batetik bestera, hasieratik bukaerara.
Sinonimoak: hasi eta buka
Sinonimoak: hasi eta akabo
Sinonimoak: bururen buru
Sinonimoak: goitik behera
Gaztelaniaz: de cabo a rabo
6. aditzondoa · Aldi berean.
Gaztelaniaz: a la par [a un tiempo]
Loturiko hitzak
adio egin1. Joan baino lehen norbaiti agurra adierazi.
2. Zerbait edo zerbait egiteari utzi.
nekazaritza biologiko1. Nekazaritza ekologiko.
estatu zentralizatu1. Eskumenak eta agintaritza erakunde zentral gutxi batzuetan biltzen dituen estatua.